A urtean
I. Irakurgaia
Zazpi gizon
aukeratu ebezan,
Espiritu
Santuaz beteak.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 6, 1-7
Egun hareetan, ikasleak ugaritu zirala,
marmarra sortu zan greko hizkuntzakoen artean hebreera hizkuntzakoen aurka,
hareen andra alargunak eguneroko janari-banaketan bazterrera izten ebezelako.
Hamabiek, ikasleen batzar osoa baturik, esan
eben: «Ez da bidezko guk Jainkoaren hitzaren predikua alde batera iztea,
janari-banaketaz arduratzeko. Beraz, senideok, aukeratu egizuez zeuen artean
izen oneko zazpi gizon, Espiritu Santuaz eta jakituriaz beteak, eta hareei
emongo deutsegu egiteko hori; guk, holan, otoitzean eta hitzaren zerbitzuan
jardungo dogu».
Batzar osoak ontzat emon eban proposamena,
eta honeek aukeratu ebezan: Esteban –sinismenez eta Espiritu Santuaz betea–,
Felipe, Prokoro, Nikanor, Timon, Parmenas eta Nikolas, Antiokiako judegu
barria; aurkeztu eutsiezan apostoluei, eta honeek, otoitz eginez, eskuak ezarri
eutsiezan buruan.
Jainkoaren hitza zabalduz joian; ikasleen taldea
franko ugaritu zan Jerusalemen, eta abade asko be sinistedun egin zan.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 33 [32], 1-2. 4-5. 18-19 (R/. 22)
R/. Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
Zugan dogu-eta geure uste ona.
Edo: Aleluia.
V/. Egin poz-oihu, zintzook, Jaunari,
zuzenei
dagokie, izan be, ha gorestea.
Ospatu
Jauna zitaraz,
jo
harentzat hamar hariko harpa. R/.
V/. Zuzena da-eta Jaunaren hitza,
fidagarria
harek egin dauan guztia.
Justizia
eta zuzenbidea dau maite,
Jaunaren
maitasunaz dago lurra betea. R/.
V/. Jauna arduratzen da begirune deutsoenez,
haren
maitasunean itxaroten dabenez,
hareek
heriotzatik libratzeko
eta
gosetean bizirik gordetzeko. R/.
II. Irakurgaia
Zuek jatorri aukeratu zarie, errege eta abade.
San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik
1 P 2, 4-9
Senide maiteok: Hurreratu zaiteze Jaunagana.
Harri bizia da Jauna, gizakiek baztertua, baina Jainkoaren begietarako
aukeratua eta bikaina; harengana hurreratzen zariela, zuek be, harri bizi lez,
espirituzko tenpluaren eraikintzan parte hartzen dozue eta abade sagaratuak
zarie, Jainkoari atsegin jakozan espirituzko opariak Jesu Kristoren bitartez
eskeintzeko.
Hau dino, esan be, Liburu Santuak:
«Hona Nik Sionen harria ipini,
giltzarri
aukeratu eta bikaina.
Horretan
sinisten dauanik
ez
da lotsaturik geldituko».
Zuentzat, beraz, sinisten dozuenontzat,
harri hori aintzagarri da; sinisten ez dabenentzat, barriz, «etxegileek
baztertutako harria giltzarri bihurtu da, eta baita oztopo-harri be,
jausiazoteko harri». Hitza onartzen ez dabenek egiten dabe estropezu; hori da
ezarri jaken zoria.
Zuek, ostera, jatorri aukeratua zarie,
errege eta abade, nazino santua, Jainkoak beretzat eskuratutako herria,
ilunpetatik bere argi zoragarrira dei egin deutsuen Jainkoaren egintza bikainak
iragarri dagizuezan.
Jaunak esana
Aleluia
Jn 14, 6
R/. Aleluia.
V/. Neu
naz bidea, egia eta bizia, dino Jaunak;
ezin
da inor Aitagana joan,
nire
bidez izan ezik. R/.
Ebanjelioa
Neu naz bidea, egia eta bizia.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 14, 1-12
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Ez izan kezkarik; sinistu Jainkoagan eta sinistu Neugan be. Nire Aitarenean
bizileku asko dago; holan izan ez balitz, esango neuskizuen. Orain zuentzat
lekua prestatzera noa. Joan eta lekua prestatu ostean, barriro etorri eta
Neurekin eroango zaituet, Ni nagoan lekuan zuek be egon zaitezen. Zuek
badakizue Ni noan lekurako bidea».
Tomasek esan eutson: «Jauna, ez dakigu nora
zoazen, eta zelan jakin bidea?» Jesusek erantzun: «Neu naz bidea, egia eta
bizia. Ezin da inor Aitagana joan, nire bidez izan ezik». «Ni benetan ezagutuko
baninduzue, nire Aita be ezagutuko zeunkie. Gehiago oraindino, ezagutzen dozue
dagoeneko, eta ikusi be ikusi dozue». Orduan, Felipek esan eutson: «Jauna,
erakutsi eiguzu Aita, eta nahikoa dogu».
Jesusek erantzun: «Hainbeste denpora zuokaz,
eta ez nozu ezagutzen, Felipe? Ni ikusten nauanak Aita be ikusten dau. Zelan
dinozu: “Erakutsi eiguzu Aita”? Ez ete dozu sinisten Ni Aitagan nagoana eta
Aita Nigan? Nik dinotsuedana ez dinotsuet neuk neutara. Nigan bizi dan Aita da
bere egintzak burutzen diharduana. Sinistu eidazue: Ni Aitagan nago eta Aita
Nigan. Besterik ez bada be, sinistu egintzakaitik.
Bene-benetan dinotsuet: Nigan sinisten dauanak
Neuk egiten dodazan egintzak burutuko ditu berak be, eta oraindino handiagoak,
Ni Aitagana noa-eta.
Jaunak esana
(Fray Marcos)
B urtean
I. Irakurgaia
Kontatu eutsen zelan ikusi eban Saulok bidean Jauna.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 9, 26-31
Egun hareetan, Saulo, Jerusalemera heldu
zanean, ikasleekin alkartu nahian ebilen; baina bildurra eutsoen danek, ez
eben-eta sinisten benetan ikasle zanik.
Orduan, Bernabek Saulo beragaz hartu eta
apostoluei aurkeztu eutsen. Kontatu eutsen zelan ikusi eban Saulok Damaskora
bidean Jauna, zelan berba egin eutson Jaunak eta zelako ausardiaz hitz egin
eban Damaskon Jesusen izenaz. Ordutik, apostoluekin batera ibiltzen zan Saulo
Jerusalemen, Jaunaren izenari buruz ausardiaz hitz eginez. Greko-hizkuntzako
judeguekin be hizketan eta eztabaidan jarduten eban; baina honeek Saulo
hiltzeko asmotan ebiltzan. Senideek, hori jakitean, Zesareara eroan eben eta
handik Tarsora bialdu.
Eleiz alkartea bakean bizi zan Judea osoan,
Galilean eta Samarian; Jaunaganako leialtasunean bizi zan, eta sendotuz eta
ugarituz joian, Espiritu Santuagandiko adoreari esker.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 22 [21], 26b-27. 28. 30abcd. 30e-32 (R/. ik. 26a)
R/. Zugana nire gorespena, Jauna, batzar nagusian.
Edo: Aleluia.
V/. Beteko ditut neuk agindutakoak begirune
deutsoenen aurrean.
Asetzeraino
jango dabe behartsuek,
goratuko
dabe Jauna beraren bila dabiltzanek.
Bizi
bedi zuen bihotza betiko! R/.
V/. Gogoratuko dira eta Jaunagana bihurtuko
lurreko
herri guztiak,
haren
aurrean ahuspeztuko dira
herrietako
familia guztiak. R/.
V/. Haren aurrean ahuspeztuko dira
lurpean
lo dagozan guztiak,
haren
aurrean makurtuko
hilobiko
hautsera jaitsiak. R/.
V/. Ni, ostera, harentzat biziko naz,
nire
ondorengoek Jauna zerbiduko dabe,
haretaz
hitz egingo deutsie datozen gizaldiei,
haren
salbazino-egintza iragarriko deutsoe
sortzeko
dagoan herriari:
«Holan jokatu dau Jaunak». R/.
II. Irakurgaia
Hauxe da haren
agindua:
sinistu
dagigula eta alkar maitatu.
San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik
1 Jn 3, 18-24
Ene seme-alabok, ez dagigula berbaz eta ahoz
maitatu, egitez eta benetan baino. Holan jakingo dogu egiarenak garala, eta
nasaituko dogu geure barrua Jainkoaren aurrean; gure barruak errudun garala
esaten badeusku be, gure barrua baino handiagoa da Jainkoa, eta dana ezagutzen
dau. Ene maiteok, barruak errudun garala esaten ez badeusku, uste osoa dogu
Jainkoagan. Eskatu ahala guztia hartzen dogu Jainkoagandik, haren aginduak
betetzen doguzalako eta hari atsegin jakona egiten.
Eta hauxe da haren agindua: haren Seme Jesu
Kristoren izenean sinistu eta alkar maitatu dagigula, harek agindu euskun lez.
Haren aginduak betetzen dituana Jainkoagan dago eta Jainkoa harengan. Honan
dakigu gugaz dagoana: emon deuskun Espirituaren bidez.
Jaunak esana
Aleluia
Jn 15, 4a. 5b
R/. Aleluia.
V/. Zagoze Nigan, Ni zuengan lez, dino Jaunak;
norbait
Nigan badago,
horrek
frutu asko emongo dau. R/.
Ebanjelioa
Norbait Nigan
badago, Ni harengan lez,
harek frutu
asko emongo dau.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 15, 1-8
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Neu naz egiazko mahatsondoa, eta nire Aita da nekazaria.
Nigan
fruturik emoten ez dauan aihena ebagi egiten dau Aitak, eta frutu emoten dauana
garbitu eta kimatu, frutu gehiago emon dagian. Zuek, honezkero, garbi zagoze,
Nik adierazo deutsuedan hitzari esker. Iraun egizue Nigan, Nik zuengan bezala.
Aihenak berez, mahatsondoan ez badago, fruturik emon ezin dauan lez, zuek be
ez, Nigan irauten ez badozue.
Neu naz mahatsondoa eta zuek aihenak.
Norbait Nigan badago, Ni harengan bezala, harek frutu asko emongo dau; ze, Ni
barik ezin dozue ezer egin. Nigan ez dagoana kanpora botatzen dabe, ebagi eta
igartzen dan aihenaren moduan; gero, batu, surtara bota eta erre egiten dabe.
Nigan bazagoze eta nire berbak zuengan
badagoz, eskatu gura dozuena eta izango dozue. Honetan agertzen da nire Aitaren
aintza: zuek, nire ikasle izanik, frutu asko emotean».
Jaunak esana
PAZKOALDIKO V. DOMEKEA /B
Senideok: Jainkoaren Hitzak eleizara gatozenon bizikerea argitu eta zuzendu egin behar izango leuke. Ez dozue uste? Eta horretarako, entzun eta ulertu egin behar da; baina baita norebere bizikerea zuzentzea gura izan ere. Eta holan ez bada, ze borondate on erakusten dogu?
Hortxe dagoz Palestinako eta Ukrainako gerrak, beste hainbat lurraldetan ere badagozala. Hortxe dago gure artean langabeziak egin dauan gorakadea, eta lan-baldintza eskaxak. Hortxe dago politikan agertzen dan zikinkeria ere. Eta hortxe dago, azkenik, kristauon hozkeria ere.
Ez ete dau guzti horrek gure hausnarketea eskatzen, eta baita gure jarrerea eta jokabidea ere aztertzea?
Ezer gitxi egin geike aitatutako arazoak konpontzeko. Baina inork ez dau esan konpondu behar doguzanik. Izan gogoan Jesusek ez ebazala arazoak konpondu. Beste hauxe egin eban: zapalduaren ondoan egon; zapaltzaile izatea baino nahiago izan eban zapaldua izatea; danaren gainetik bere onurea bilatu beharrean, senidearena bilatu, haxe jarriz beti bere buruaren gainetik.
Akatsen bat izan dogula eta ezgaituak izan garala besteen alde jarduteko? Jainkoak ez deusku aurpegiratuko akats hori. Paulok aurreran erabili ebazan Jesusen jarraitzaileak, onbidera ekarteko asmotan. Gero bera egin zan izen horren defendatzaile sutsuena.
Esan deusku Joan apostoluak bigarren irakurgaian: gure erruari ez-ikusia egiten deutsola Jainkoak, eta geure buruari ere parkatzen jakin behar dogula.
Baina izan daigun argi: ez geure buruari parkatzen jakingo dogu, ez azpiratuaren ondoan egoten jakingo dogu, ez gure eleiz alkartea adoretuko dogu, ez ingurua errespetatzen jakingo dogu, ez inguruko arazoez arduratu gara, ez bake-egileak izango… Jesus dan mahatsondoari ez bagagoz loturik. Ha barik ez gara ezer. Gure ahalegin guztiak alperrekoak izango dira.
Ezin geike, ba, bakotxak bere neurritxoa emotea bilatu. Alkarregaz jardun behar dogu Kristori lotuta. Ez arazoak konpontzeko, zapalduaren ondoan egoten jakiteko baino, eta beste batzuk ere jarrera horretara erakarteko.
V. PAZKO DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Jainkoak euren
bidez egindako guztia
azaldu eutsoen
alkarteari.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 14, 21b-27
Egun hareetan, Paulo eta Bernabe Listrara,
Ikoniora eta Antiokiara bihurtu ziran. Bide batez, ikasleen bihotzak sendotzen
ebezan, sinismenean irauteko adore emonez. «Larrialdi asko jasan behar dogu
–esaten eutsien– Jainkoaren erreinuan sartzeko». Eleiz alkarte bakotxean
arduradunak izentatu ebezan eta, otoitz eta barau egin ondoren, Jaunaren
eskuetan itzi ebezan, harengan sinistu eben-eta.
Pisidian zehar, Panfiliara heldu ziran eta,
Pergen hitza iragarri ondoren, Ataliara jaitsi ziran. Han ontzia hartu eben
Siriako Antiokiara joateko, handik bialdu ebezan-eta burutu barria eben
egitekorako, Jainkoaren ardurapean jarri ondoren.
Heldu ziranean, eleiz alkartea batu eben eta
Jainkoak euren bidez egindako guztia azaldu eutsien, baita jentilei federako
atea zelan edegi eutsien be.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 145 [144], 8-9. 10-11. 12-13b (R/. 1)
R/. Ene Jainko, ene errege,
bedeinkatuko dot zure izena betiere.
Edo: Aleluia.
V/. Errukiorra eta bihozbera da Jauna,
hasarregatxa
eta onginahiz betea.
Ona
da Jauna guztientzat,
errukiz
betea bere sorkari guztientzat. R/.
V/. Goratu zagiezala, Jauna, zeure sorkari
guztiek,
bedeinkatu
zeure fededunek;
aitatu
begie zure erregetza ospetsua,
berba
egin begie zure ahalmenaz. R/.
V/. Gizakiei agertuz zure egite ahaltsuak,
zure
erregetza ospetsuaren bikaintasuna.
Zure
erregetza betiko erregetza,
gizaldiz
gizaldikoa zure nagusitza. R/.
II. Irakurgaia
Begietako negar-anpuluak sikatuko deutsez.
Apokalipsia liburutik
Ap 21, 1-5a
Nik, Joanek, zeru barria eta lur barria
ikusi nituan, desagertuak ziran-eta lehenengo zerua eta lehenengo lurra, eta
itsasorik be ez zan.
Uri santua ikusi neban, Jerusalem barria,
zerutik Jainkoagandik jaisten, andragaia bere senarrarentzat lez apaindua. Eta
ahots handia entzun neban tronutik esaten: «Hona Jainkoaren bizilekua gizakien
artean; hareekin biziko da. Eurak izango ditu bere herri, eta Jainkoa bera
izango dabe hareek beragaz.
Begietako negar-anpuluak sikatuko deutsez,
eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik,
lehengo mundua desagertua da-eta».
Eta tronuan jesarrita egoanak esan eban:
«Hara, gauza guztiak barri egiten ditut».
Jaunak esana
Aleluia
Jn 13, 34
R/. Aleluia.
V/. Agindu
barria emoten deutsuet, dino Jaunak:
maitatu
dagizuela alkar,
Nik
maite izan zaituedan lez. R/.
Ebanjelioa
Agindu barria
emoten deutsuet:
maitatu
dagizuela alkar.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 13, 31-33a. 34-35
Judasek afaltokitik urten ebanean, esan
eutsen Jesusek: «Oraintxe agertuko da Gizonaren Semearen aintza, eta haren
bidez Jainkoarena. Jainkoaren aintza haren bidez agertzen bada, Jainkoak be
bere aintzaz beteko dau ha, eta behingoan gainera. Semetxuok, honezkero ez nago
luzarorako zuekin”.
Agindu barria emoten deutsuet: maitatu
dagizuela alkar. Nik maite izan zaituedan moduan, maitatu zeuek be alkar.
Honetan ezagutuko dabe guztiek nire ikasle
zariena: zuek alkar maite izatean».
Jaunak esana