A urtean
I. Irakurgaia
Heriotzak ezin eban ha bere menpean euki.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 2, 14. 22-33
Pentekoste-egunean, Pedrok, Hamaika
apostoluen artean zutunik, ahotsa jasoz, honan hitz egin eban: «Judeguok eta
Jerusalemen bizi zarien guztiok, entzun arretaz nire hitzak. Danok dakizuenez,
zuen aurrean sinisgarri egin eban Jainkoak Nazareteko Jesus, haren bidez
egintza ahaltsuak, mirariak eta ezaugarriak eginez. Jainkoak zuen eskura emon
eban, bere asmoaren eta aurrez hartutako erabagiaren arabera, eta zuek hil egin
zenduen, sinisbakoen eskuz kurutzean josiz; baina Jainkoak biztu egin eban,
heriotzaren lokarrietatik askatuz, Heriotzak ezin eban-eta ha bere menpean
euki.
Izan be, hau dino Davidek haretaz:
"Begi
aurrean ikusten neban beti Jauna;
eskuman
dodala, ez naiteke dardaratu.
Horregaitik
alai dot bihotza, pozik mihina,
eta
nire gorputzak be itxaropenean dau atseden.
Ez
dozu-eta nire bizia Herio-lezara jaurtiko,
ezta
be zeure fededuna hilobian usteltzen itziko.
Bizirako
bidea erakutsiko deustazu,
alaitasunez
beteko nozu zeure aurrean".
Senideok, itzi egidazue argi eta garbi esaten gure aita David hil egin zala eta hobiratu egin ebela. Haren hilobia geure artean dogu gaur arte. Baina profeta zan eta baekian Jainkoak zin eginez agindu eutsola, haren odoleko bat jesarriko zala beraren tronuan. Beraz, aurrez ikusi eban Mesias biztuko zala, eta honetaz berba egiten eban hau esatean: haren bizia ez ebala Herio-lezara jaurtiko eta ez zala haren gorputza hilobian ustelduko. Jesus hori biztu egin dau Jainkoak, eta gu guztiok gara horren testigu. Jainkoak bere eskumaldera jaso dauala, agindutako Espiritu Santua hartu dau Aitagandik eta guri isuri; hauxe da zuek ikusten eta entzuten dozuena».
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 16 [15], 1-2a eta 5. 7-8. 9-10. 11 (R/. 11a)
R/. Bizirako bidea erakutsiko deustazu, Jauna.
Edo: Aleluia.
V/. Gorde nagizu, Jainko,
Zeugan
naz-eta babesten.
Hau
dinotsat Jaunari: «Zeu zaitut neure Jauna».
Jauna,
Zeu zaitut neure ondarea, neure edontzia,
zure
esku dago nire zoria. R/.
V/. Bedeinkatzen dot Jauna, aholku deust-eta
emoten,
gauez
be berak dau nire barrua hezten.
Begi
aurrean dot Jauna eten barik;
ha
eskuman dodala, ez naiteke dardaratu. R/.
V/. Horregaitik, alai dot bihotza, pozik erraiak,
atsedenean
nasai gorputza.
Ez
dozu-eta nire bizia Herio-lezara jaurtiko,
ezta
be zeure fededuna hilobian galtzen itziko. R/.
V/. Bizirako bidea erakutsiko deustazu;
alaitasunez
beteko nozu zeure aurrean,
zorionez
betiko zeure ondoan. R/.
II. Irakurgaia
Bildots akats
bakoa lez dan Kristoren
odol baliotsuaz
izan zarie askatuak.
San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik
1 P 1, 17-21
Senide maiteok: bakotxa bere egintzen arabera, bereizkeria barik, epaitzen dauanari «Aita» deitzen deutsazuen ezkero, jokatu egizue begirunez munduko erbestealdian bizi zarien bitartean. Badakizue zeuen gurasoakandik hartutako biziera zentzunbakotik askatuak izan zariena, ez gauza ustelkorrez, urrez nahiz zidarrez, bildots garbi eta akats bakoa lez, zuen alde bere burua eskeini dauan Kristoren odol baliotsuaz baino. Mundua mundu izan aurretik egoan Kristo Jainkoaren asmoan eta azken sasoi honeetan agertu da zuen onerako. Eta zuek haren bidez sinisten dozue hilen artetik biztu eta aintzaz bete eban Jainkoagan; holan, zeuen sinismena eta itxaropena Jainkoagan jarrita dozue.
Jaunak esana
Aleluia
Ik. Lk 24, 32
R/. Aleluia.
V/. Jesus Jauna, agertu guri Liburu Santuak;
sutu
gure bihotza hitz egiten deuskuzunean. R/.
Ebanjelioa
Ogia zatitzean ezagutu eben.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 24, 13-35
Egun haretan bertan, astearen lehenengo
egunean, Jesusen ikasle bi Emaus izeneko herritxura joiazan, Jerusalemdik
hamaika kilometrora. Jerusalemen gertatutako guztiez berbetan ziharduen
alkarregaz. Eta, berbaz eta eztabaidan ziharduela, Jesus berbera inguratu jaken
eta eurekaz joian; hareen begiak, ostera, itsurik egozan eta ez eben ezagutu.
Jesusek esan eutsen: «Zertaz diharduzue berbetan bidean alkarrekin?»
Hareek gelditu egin ziran, aurpegia ilun,
eta bietariko batek, Kleofas eritxonak, erantzun eutson: «Zeu izango zara
Jerusalemen egunotan gertatu dana jakin ez dauan kanpotar bakarra!» Jesusek
itaundu eutsen: «Zer gertatu da, ba?»
Hareek erantzun eutsoen: «Nazareteko Jesusi
gertatua; profeta ahaltsua zan egitez eta berbaz Jainkoaren eta herri guztiaren
aurrean; baina gure abadeburuek eta agintariek heriotzara kondenatu dabe eta
kurutzean josi. Guk uste genduan harek askatuko ebala Israel; baina badira hiru
egun hori gertatu dala. Egia da gure arteko emakume batzuek harrituta itzi
gaituela; goizean goiz joan dira hilobira eta ez ei dabe gorpua aurkitu;
gainera, Jesus bizi dala esan deutsien aingeruak agertu jakezala esanez etorri
jakuz. Gutar batzuk be izan dira hilobian, eta emakumeek esan bezala aurkitu
dabe; baina bera ez dabe ikusi».
Orduan, Jesusek esan eutsen: «Bai
zentzunbakoak zariela, bai motelak profetek esana sinisteko! Ez ete eban, bada,
Mesiasek hori guztia sufridu behar, bere aintzan sartzeko?» Eta, Moisesengandik
hasi eta profetaz profeta, Liburu Santuek beraren gainean inoen guztia azaldu eutsen.
Joiazan herritxura hurreratu ziranean,
Jesusek aurrera jarraitzeko keinua egin eban. Baina hareek mesedez eta faborez
eskatu eutsoen: «Gelditu zaitez geugaz, ze, berandu da eta iluna gainean dogu».
Eta herrian sartu zan hareekin gelditzeko.
Hareekin mahaian egoala, Jesusek, ogia
harturik, bedeinkapen-otoitza esan, zatitu eta emon eutsen. Orduan, begiak
zabaldu jakezan eta ezagutu eben; baina Jesus desagertu egin jaken.
Hareek alkarri esan eutsoen: «Ez ete genduan
bihotza sutan, bidean berba egiten euskunean eta Liburu Santuak azaltzen
euskuzanean?» Eta behingoan jagi eta Jerusalemera bihurtu ziran. Han Hamaikak
eta honeen lagunak baturik aurkitu zituen, hauxe inoela: «Biztu da benetan
Jauna eta Simoni agertu jako».
Ikasle biek bidean gertatua kontatu eutsien
eta zelan ezagutu eben ogia zatitzean.
Jaunak esana
(Fray Marcos)
B urtean
I. Irakurgaia
Biziaren
sorburua hil zenduen,
baina Jainkoak
biztu egin dau hilen artetik.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 3, 13-15. 17-19
Egun hareetan, Pedrok honan berba egin
eutson herriari: «Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoak, gure asaben
Jainkoak, aintzaz bete dau Jesus bere zerbitzaria, zuek agintarien eskura emon
eta Pilatoren aurrean ukatu zenduen ha, honek askatzea erabagi eban arren.
Santua eta Zuzena ukatu zenduen, eta hiltzailea askatzeko eskatu; biziaren
sorburua hil zenduen, baina Jainkoak biztu egin dau hilen artetik; geu gara
horren testigu.
Badakit, senideok, ezjakinean jokatu
zenduela zuek, baita zuen agintariek be. Baina holan bete eban Jainkoak,
profeta guztien ahoz aurrez iragarria, hau da, haren Mesiasek sufridu egin
behar ebala. Bihotz-barritu zaiteze, beraz, eta bihurtu Jainkoagana, pekatuak
kendu dakizuezan».
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 4, 2. 4. 7. 9 (R/. ik. 7a)
R/. Argitu egizu, Jauna, zeure aurpegia gugana.
Edo: Aleluia.
V/. Deitzen deutsudanean, erantzun, Jainko, ene
defendatzaile.
Estualdian
emoidazu nasaitasun.
Erruki
zakidaz eta entzun nire otoitza. R/.
V/. Jakizue maitasun harrigarria agertzen deustala
Jaunak,
entzun
egiten deustala deitzen deutsadanean. R/.
V/. Askok dihardue esaten: «Nork emongo guri
zoriona?»
Aldendu
egin dozu gugandik, Jauna,
zeure
aurpegi argitsua! R/.
V/. Bakean oheratzen naz eta behingoan lokartzen,
Zeuk
bakarrik nozu-eta, Jauna, nasai biziazoten. R/.
II. Irakurgaia
Harek bere
burua eskeini eban gure pekatuen parkamenerako,
baita mundu
guztikoen parkamenerako be.
San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik
1 Jn 2, 1-5a
Ene seme-alabok, pekaturik egin ez dagizuen
idazten deutsuet hau. Halan be, norbaitek pekatu egiten badau, badogu
laguntzailea Aitaren aurrean: zuzena dan Jesu Kristo. Harek bere burua eskeini
eban gure pekatuen parkamenerako; eta gureen parkamenerako ez ezik, baita mundu
guztikoen parkamenerako be.
Jainkoa ezagutzen dogula honetatik dakigu:
haren aginduak betetzetik. «Nik ezagutzen dot Jainkoa» esan eta haren aginduak
betetzen ez dituana guzurtia da, eta holakoagan ez dago egia. Haren hitza
betetzen dauanagan, barriz, Jainkoaren maitasuna bere betera heldu da benetan.
Jaunak esana
Aleluia
Ik. Lk 24, 32
R/. Aleluia
V/. Jesus Jauna, agertu guri Liburu Santuak;
sutu
gure bihotza hitz egiten deuskuzunean. R/.
Ebanjelioa
Idatzita egoan,
Mesiasek sufridu egin behar ebala
eta hirugarren
egunean hilen artetik biztu.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 24, 35-48
Aldi haretan, Emausko ikasleek bidean
jazotakoa kontatu eben eta zelan ezagutu eben ogia zatitzean.
Horretan
ziharduela, Jesus bera agertu zan ikasleen erdian eta esan eutsen: «Bakea
zuoi». Hareek, bildur-ikaraz beterik, mamua ikusten ziharduela uste eben. Baina
Jesusek esan eutsen: «Zergaitik bildurtu zarie? Zergaitik sortzen jatzuez
zalantza horreek barruan? Ikusi nire esku-oinak: Neu naz. Ikutu nagizue eta
begiratu: mamuak ez dauka hazur-haragirik, eta Nik bai, ikusten dozuenez». Eta
hori esatean, esku-oinak erakutsi eutsezan.
Hareek, ostera, pozaren pozez oraindino be
ezin sinisturik eta harrituta egozanez, Jesusek esan eutsen: «Ba al dozue hemen
jatekorik?» Arrain erre zati bat eskeini eutsoen.
Jesusek hartu eta euren aurrean jan eban.
Gero, esan eutsen: «Hauxe da, oraindino zuekaz nengoala, esan neutsuena:
Moisesen legean, profetetan eta salmoetan Nitaz idatzitako guztia bete
beharrekoa zala».
Orduan, adimena argitu jaken, Liburu Santuak
ulertu egiezan. Eta esan eutsen: «Idatzita egoan, Mesiasek sufridu egin behar
ebala eta hirugarren egunean hilen artetik biztu, eta, Jerusalemdik hasita,
bihotz-barritzea iragarri behar jakela haren izenean herri guztiei, pekatuak
parkatu dakiezan. Zeuok zarie gauza honeen testigu».
Jaunak esana
III. PAZKO DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Geu gara gauza
honeen testigu,
baita Espiritu
Santua be.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 5, 27b-32. 40b-41
Egun hareetan, abade nagusiak esan eutsen
apostoluei: «Ez geuntsuen zorrotz agindu ez irakasteko Jesusen izenean? Zuek,
barriz, Jerusalem osoa bete dozue zeuen irakaspenez; gainera, gizon horren
heriotzaren erantzukizuna geuri leporatu nahi deuskuzue».
Pedrok eta beste apostoluek erantzun eben:
«Jainkoaren esana egin behar da lehenengo, ez gizakiena. Gure asaben Jainkoak
biztu egin dau zuek egur batetik dingilizka hil zenduen Jesus. Jainkoak goratu
egin dau bere eskumaz, Buruzagi eta Salbatzaile eginez, Israeli
bihotz-barritzea eta pekatuen parkamena emoteko. Geu gara gauza honeen testigu,
geu eta esaneko jakozanei Jainkoak emoten deutsen Espiritu Santua».
Jesusen izenean hitz egitea zorrotz galarazo
eutsien. Ondoren, askatu egin ebezan. Apostoluek pozez urten eben Batzarretik,
Jesusen izenagaitik irainak jasateko Jainkoak duin aurkitu ebazalako.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 30 [29], 2 eta 4. 5-6. 11-12a eta 13b (R/. ik. 2a)
R/. Goratuko zaitut, Jauna, onik atara nozulako.
Edo: Aleluia.
V/. Goratzen zaitut, Jauna, onik atara nozulako,
arerioei
nire lepotik pozten itzi ez deutsezulako.
Jauna,
Heriotz-lezatik atara nozu,
zulora
jaisteko nengoala bizibarritu. R/.
V/. Kanta Jaunari, haren fededunok,
goratu
egizue, haren santutasuna gogoratuz.
Une
baterako da haren hasarrea,
bizi
guztirako haren onginahia.
Arratsean
negarra da gurean,
poz-oihua
goizean. R/.
V/. Entzun, Jauna, eta erruki nitaz,
izan
zakidaz laguntzaile, Jauna.
Negarra
dantza bihurtu deustazu,
Jauna,
ene Jainkoa, eskerrak emongo deutsudaz beti. R/.
II. Irakurgaia
Hila izan dan
Bildotsa bada nor
ahalmena eta
aberastasunak hartzeko.
Apokalipsia liburutik
Ap 5, 11-14
Nik, Joanek, ikuskarian, tronuaren, bizidun
izakien eta zaharren inguruan egozan aingeru askoren ahotsa entzun neban;
milaka eta milioika ziran, eta hots handiz inoen:
«Hila izan dan Bildotsa bada nor
ahalmena
eta aberastasunak, jakituria eta indarra,
ohorea,
aintza eta gorespena hartzeko».
Eta zeruan, lur gainean, lurpean eta
itsasoan dagozan sorkari guztiei, hau esaten entzun neutsen:
«Tronuan jesarrita dagoanari eta Bildotsari
gorespena,
ohorea, aintza eta agintaritza
gizaldi
eta gizaldietan».
Lau izaki bizidunek «Amen» erantzun eben, eta zaharrek ahuspeztu eta gurtu egin eben.
Jaunak esana
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Biztu da Kristo, gauza guztiak egin ebazana,
eta
gizadiaz erruki izan dauana. R/.
Ebanjelioa
Ebanjelio hau era laburrean ik. honen ondoren.
Jesusek, hurreraturik, ogia hartu eta
emon eutsen,
baita arraina
be.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 21, 1-19
Aldi haretan, barriro agertu jaken Jesus
ikasleei Tiberiades itsasertzean. Honan jazo zan agerpena. Alkarrekin egozan
Simon Pedro, Bikotxa eritxon Tomas, Natanael Galileako Kanakoa, Zebedeoren
semeak eta beste ikasle bi. Simon Pedrok esan eutsen: «Arrantzara noa».
Erantzun eutsoen: «Zeugaz goaz geu be». Urten eta ontzira igon eben. Baina gau
haretan ez eben ezer harrapatu.
Eguna argitu ebanean, ur-ertzean agertu zan
Jesus; baina ikasleak ez ziran konturatu Jesus zanik. Jesusek esan eutsen:
«Mutilok, badaukazue jatekorik?» Hareek erantzun: «Ez». Jesusek orduan: «Bota
sarea txaluparen eskumaldera eta aurkituko dozue». Bota eben, bada, eta,
hainbeste arrain harrapatu ebenez, ez ziran sarea ataratzeko gauza.
Orduan, Jesusek maite eban ikasle harek esan
eutson Pedrori: «Jauna da». Simon Pedrok, Jauna zala entzunaz batera, soinekoa
jantzi (erantzita eukan-eta) eta salto egin eban uretara. Beste ikasleak
txalupan etorri ziran, sarea arrainakaz arrastaka ekarrela, ze, lehorretik
gertu egozan, ehunen bat metrora.
Lehorrera jatsi ziranean, su-txingarrak
ikusi ebezan eta arrain bat gainean, eta ogia. Jesusek esan eutsen: «Ekarri
harrapatu barri dozuezan arrainetariko batzuk». Igon eban Simon Pedrok ontzira
eta lehorrera atara eban sarea, ehun eta berrogeita hamahiru arrain handiz
beteta. Eta, hainbeste izan arren, ez zan sarea urratu. Jesusek esan eutsen:
«Zatoze armozua jatera». Ikasleetariko inor ez zan ausartzen nor zan itauntzen,
baekien Jauna zana-eta. Orduan, Jesusek, hurreraturik, ogia hartu eta emon egin
eutsen, baita arraina be.
Hirugarren aldia izan zan hau, Jesus, hilen
artetik biztu ostean, ikasleei agertu jakena.
Armozua jan ostean, Jesusek esan eutson
Pedrori: «Simon, Joanen semea, honeek baino maiteago nozu? Harek erantzun: Bai,
Jauna, badakizu maite zaitudana». Jesusek, orduan: «Larratu nire bildotsak».
Bigarrenez itaundu eutson Jesusek: «Simon,
Joanen semea, maite nozu?» Harek erantzun: «Bai, Jauna, badakizu maite
zaitudana». Jesusek, orduan: «Jagon egizuz nire ardiak».
Hirugarrenez itaundu eutson Jesusek: «Simon,
Joanen semea, maite nozu benetan?» Pedro triste jarri zan maite ete eban
hirugarrenez itaundu eutsalako, eta erantzun eutson: «Jauna, Zuk dana dakizu;
Zuk badakizu maite zaitudana». Orduan, Jesusek esan eutson: «Larratu egizuz
nire ardiak. Bene-benetan dinotsut: Gazteago zinanean, zeuk lotzen zenduan
garrikoa eta gura zenduan lekura joaten zinan; zahartzaroan, ostera, zuk besoak
luzatu eta beste batek lotuko deutsu garrikoa eta gurako ez dozun lekura
eroango zaitu».
Holan, Jainkoari zelako heriotzaz aintza
emongo eutson adierazo eban Jesusek. Ondoren, esan eutson: «Jarraitu Niri».
Jaunak esana
Ebanjelioa era laburrean.
Jesusek, hurreraturik, ogia hartu eta
emon eutsen,
baita arraina
be.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 21, 1-14
Aldi haretan, barriro agertu jaken Jesus
ikasleei Tiberiades itsasertzean. Honan jazo zan agerpena. Alkarrekin egozan
Simon Pedro, Bikotxa eritxon Tomas, Natanael Galileako Kanakoa, Zebedeoren
semeak eta beste ikasle bi. Simon Pedrok esan eutsen: «Arrantzara noa».
Erantzun eutsoen: «Zeugaz goaz geu be». Urten eta ontzira igon eben. Baina gau
haretan ez eben ezer harrapatu.
Eguna argitu ebanean, ur-ertzean agertu zan
Jesus; baina ikasleak ez ziran konturatu Jesus zanik. Jesusek esan eutsen:
«Mutilok, badaukazue jatekorik?» Hareek erantzun: «Ez». Jesusek orduan: «Bota
sarea txaluparen eskumaldera eta aurkituko dozue». Bota eben, bada, eta,
hainbeste arrain harrapatu ebenez, ez ziran sarea ataratzeko gauza.
Orduan, Jesusek maite eban ikasle harek esan
eutson Pedrori: «Jauna da». Simon Pedrok, Jauna zala entzunaz batera, soinekoa
jantzi (erantzita eukan-eta) eta salto egin eban uretara. Beste ikasleak
txalupan etorri ziran, sarea arrainakaz arrastaka ekarrela, ze, lehorretik
gertu egozan, ehunen bat metrora.
Lehorrera jatsi ziranean, su-txingarrak
ikusi ebezan eta arrain bat gainean, eta ogia. Jesusek esan eutsen: «Ekarri
harrapatu barri dozuezan arrainetariko batzuk». Igon eban Simon Pedrok ontzira
eta lehorrera atara eban sarea, ehun eta berrogeita hamahiru arrain handiz
beteta. Eta, hainbeste izan arren, ez zan sarea urratu. Jesusek esan eutsen:
«Zatoze armozua jatera». Ikasleetariko inor ez zan ausartzen nor zan itauntzen,
baekien Jauna zana-eta. Orduan, Jesusek, hurreraturik, ogia hartu eta emon egin
eutsen, baita arraina be.
Hirugarren aldia izan zan hau, Jesus, hilen
artetik biztu ostean, ikasleei agertu jakena.
Jaunak esana