A urtean
I. Irakurgaia
Eskuak ezarri
eutsiezan buruan,
eta Espiritu
Santua hartu eben.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 8, 5-8. 14-17
Egun hareetan, Felipe Samaria urira jaitsi
eta Mesiasen barri emoten hasi zan. Felipek esaten ebana entzun eta egiten
ebazan mirariak ikustean, gogo batez onartzen eban jenteak haren predikua; izan
be, deabrudun askorengandik urteten eben espiritu gaiztoek deadarka, eta
elbarri eta herren asko osatzen zan. Poz handia izan eben uri haretan.
Jerusalemen egozan apostoluek, Samariak
Jainkoaren hitza onartu ebala jakitean, Pedro eta Joan bialdu ebezan hara.
Heldu ziranean, hareen alde otoitz egin eben, Espiritu Santua hartu egien. Izan
be, oraindino hareetako inorengana jaitsi barik egoan Espiritua; Jesus Jaunaren
izenean bateatuak baino ez egozan. Orduan, Pedrok eta Joanek eskuak ezarri
eutsiezan buruan eta Espiritu Santua hartu eben.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 66 [65], 1-3a. 4-5. 6-7a. 16 eta 20 (R/. 1)
R/. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari.
Edo: Aleluia.
V/. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari,
kanta
haren izen ospetsuari,
emon
aintza eta gorespen hari.
Esan
Jainkoari: «Zein izugarriak diran zure egintzak! R/.
V/. Mundu osoa ahuspezten da zure
aurrean,
kantatu
deizuela, kantatu zure izenari.
Zatoze
eta ikusi Jainkoak eginak,
izugarriak
dira gizakien aldeko haren egintzak. R/.
V/. Lehor bihurtu eban itsasoa,
oinez
igaro eben ibaia;
poztu
gaitezan, beraz, haregaz.
Nagusi
da betidanik bere ahalmenaz. R/.
V/. Zatoze eta entzun, Jainkoari begirune
deutsazuenok,
kontatuko
deutsuedaz harek nire alde eginak.
Bedeinkatua
Jainkoa, ez dau-eta baztertu nire otoitza,
ezta
aldendu be nigandik bere maitasuna. R/.
II. Irakurgaia
Gizakia zanez,
heriotza jasan eban,
baina bizia
hartu eban barriro Espirituagandik.
San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik
1 P 3, 15-18
Senide maiteok: Goratu egizue Jauna, Kristo,
zeuen bihotzean, eta egon beti prest zeuen itxaropenaren arrazoia emoteko
eskatzen deutsueen guztiei; baina egizue apaltasunez eta begirunez,
kontzientzia garbiz jokatuz. Holan, kristau lez dozuen jokabide onaz txarto
esaka diharduenak lotsatu egingo dira zuen kontra esaten dabenaz. Hobe da, izan
be, Jainkoak halan nahi izan ezkero, ondo egiteagaitik sufritzea, txarto
egiteagaitik baino.
Kristok heriotza jasan eban pekatuakaitik
behin betiko, Errubakoak errudunakaitik, zuek Jainkoagana eroateko. Gizakia
zanez, heriotza jasan eban, baina bizia hartu eban barriro Espirituagandik.
Jaunak esana
Aleluia
Jn 14, 23
R/. Aleluia.
V/. Ni maite nauanak gordeko dau nire hitza, dino
Jaunak;
nire
Aitak maite izango dau,
eta
Aita eta biok harengana etorriko gara. R/.
Ebanjelioa
Nik Aitari
eskatuko deutsat,
eta beste
Laguntzaile bat emongo deutsue.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 14, 15-21
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Maite banozue, beteko dozuez nire aginduak. Nik Aitari eskatuko deutsat, eta
beste Laguntzaile bat emongo deutsue, beti zeuekin egon dadin, egiaren
Espiritua. Munduak ezin dau hartu, ze, ez dau ikusten, ez ezagutzen; zuek,
ostera, ezagutzen dozue, ze, zuengan bizi da eta zeuokaz egongo da betiko.
Ez zaituet umezurtz itziko, bihurtuko naz
zuokana. Laster munduak ez nau ikusiko; zuek, ostera, ikusiko nozue, Ni bizi
nazalako eta zuek be biziko zarielako. Egun haretan ulertuko dozue Ni Aitagan
nagoala, eta zuek Nigan eta Ni zuengan. «Nire aginduak onartu eta betetzen
dituanak, horrexek nau maite, eta Ni maite nauana nire Aitak maiteko dau, eta
Neuk be maite izango dot eta agertuko naiako».
Jaunak esana
(Fray Marcos)
B urtean
I. Irakurgaia
Jentilen
gainera be jaitsi zan
Espiritu
Santuaren dohaia.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 10, 25-26. 34-35. 44-48
Egun haretan, Pedro sartzera joiala,
Korneliok bidera urten eutson eta oinetan ahuspeztu. Baina Pedrok zutunduazo
eban, esanez: «Zutundu zaitez, gizaki hutsa naz ni be».
Orduan, honan berba egin eban Pedrok: «Orain
jaubetzen naz benetan Jainkoak ez dauala bereizkeriarik egiten, ezpadaze
onartzen dauala, begirune deutsona eta beraren nahia egiten dauana, edozein herritakoa
dala be».
Oraindino Pedrok berbetan ziharduala,
Espiritu Santua jaitsi zan hitza entzuten egozan guztien gainera. Pedrogaz
etorritako fededun judeguak harrituta egozan Espiritu Santuaren dohaia jentilen
gainera be jaisten zala ikustean. Izan be, hizketa arrotzez hitz egiten eta
Jainkoa handiesten entzuten eutsien.
Orduan, esan eban Pedrok: «Ukatu deikie
inork Bateoko ura guk lez Espiritu Santua hartu daben honeei?» Eta Jesu
Kristoren izenean bateatu eitezala agindu eban. Ondoren, egun batzuetan bertan
gelditzeko eskatu eutsoen Pedrori.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 98 [97], 1. 2-3b. 3c-4 (R/. ik. 2b)
R/. Agertu dau Jaunak nazinoen aurrean
beragandiko garaipena.
Edo: Aleluia.
V/. Kanta Jaunari kantu barria,
egintza
harrigarriak egin ditu-eta;
garaipena
emon deutsa bere eskumak,
bere
beso santuak. R/.
V/. Bere garaipena ezagutuazo dau Jaunak,
bere
salbazino-egintza agertu nazinoen aurrean.
Ez
da ahaztu bere maitasunaz,
Israel
herriari deutson leialtasunaz. R/.
V/. Munduko bazter guztiek ikusi dabe
gure
Jainkoaren garaipena.
Egin
irrintzi Jaunari, lur osoa,
egin
poz-oihu eta kantu, jo soinua. R/.
II. Irakurgaia
Jainkoa maitasuna da.
San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik
1 Jn 4, 7-10
Senide maiteok: Maitatu dagigun alkar,
maitasuna Jainkoagandik datorrelako. Maite dauan guztia Jainkoagandik jaioa da
eta ezagutzen dau Jainkoa. Maite ez dauanak ez dau ezagutzen Jainkoa, Jainkoa
maitasuna da-eta.
Jainkoak deuskun maitasuna honetan agertu zan:
Jainkoak bere Seme bakarra bialdu ebala lurrera, gu haren bidez bizi gaitezan.
Honetan datza maitasuna: ez guk Jainkoa maite izatean, harek gu maite izatean
baino, eta bere Semea gure pekatuen parkamen-oparitzat bialdu izatean.
Jaunak esana
Aleluia
Jn 14, 23
R/. Aleluia.
V/. Ni maite nauanak gordeko dau nire hitza, dino
Jaunak;
nire
Aitak maite izango dau,
eta
Aita eta biok harengana etorriko gara. R/.
Ebanjelioa
Ez dau inork
maitasun handiagorik
bere bizia
adiskideen alde emoten dauanak baino.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 15, 9-17
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Aitak Ni maite izan nauan moduan, halantxe maite izan zaituet Neuk be zuek;
iraun tinko nire maitasunean. Nire aginduak betetzen badozuez, nire maitasunean
iraungo dozue, Neuk be, Aitaren aginduak bete dodazanez, haren maitasunean
irauten dodan moduan.
Hau esan deutsuet nire poza zeuongan izan
dagizuen, eta zuon poza bete-betea izan dadin». «Hauxe da nire agindua: maitatu
dagizuela alkar, Nik maite izan zaituedan lez. Ez dauka inork maitasun
handiagorik, bere bizia lagunen alde emoten dauanak baino.
Zuek nire adiskide izango zarie, Nik agindua
betetzen badozue. Aurrerantzean ez deutsuet morroi deituko, ze, morroiak ez dau
jakiten nagusiak zer egiten dauan; zuoi adiskide deitzen deutsuet, neure
Aitagandik entzun dodan guztia jakinazo deutsuedalako.
Ez ninduzuen zuek aukeratu Ni, Neuk aukeratu
zinduedazan zuek, eta jarri zaituet joan zaitezen eta frutua emon dagizuen eta
zuen frutuak iraun dagian edonon; holan, Aitari nire izenean eskatuko
deutsazuen guztia emongo deutsue. Hauxe agintzen deutsuet: maitatu dagizuela
alkar».
Jaunak esana
VI. PAZKO DOMEKA
C urtean
I. Irakurgaia
Espiritu
Santuak eta guk erabagi dogu
zuei kargarik
ez ezartzea,
behar-beharrezko
diranak izan ezik.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 15, 1-2. 22-29
Egun hareetan, Judeatik Antiokiara jaitsi
ziran batzuk irakaspen hau emoten hasi ziran hango senideei: «Moisesengandiko
usadioaren arabera erdaintzen ez bazarie, ezin zaitekeze salbatu». Hori
zala-eta, iskanbila sortu zan eta Paulok eta Bernabek eztabaida gogorra izan
eben hareekin. Orduan, Paulok, Bernabek eta beste batzuk Jerusalemera igon
egiela erabagi eben, apostoluekin eta arduradunekin auzi hori argitzera.
Apostoluek eta arduradunek, eleiz alkarte
osoagaz batera, euren arteko batzuk aukeratu eta Paulo eta Bernabegaz
Antiokiara bialtzea erabagi eben. Barsaba deituriko Judas eta Silas aukeratu
ebezan, senideen artean begirune handiko gizonak biak, eta gutun hau emon
eutsien eroateko:
«Anaia apostoluek eta arduradunek Antiokia, Siria eta Ziliziako jentil-herrietako senideoi, agur! Jakin dogu gure arteko batzuek, guk agindu barik, euren hitzez kezkatu eta nahastu zaitueela. Horregaitik, ordezkari batzuk aukeratzea erabagi dogu aho batez eta zuengana bialtzea, Bernabe eta Paulo geure senide maiteekin, euren burua Jesu Kristo gure Jaunaren zerbitzuan emon daben horreekin. Hor bialtzen deutsueguz, bada, Judas eta Silas, hau bera ahoz jakinazo deizueen. Espiritu Santuak eta guk erabagi dogu zuei kargarik ez ezartzea, behar-beharrezko diran honeek izan ezik: ez dagizuela jan sasijainkoei eskeinitako haragirik, ez odolik, ez odolustu bako abererik, eta itzi dagizuezala legearen kontrako haragi-hartuemonak. Ondo egingo dozue holakoetatik alde egiten badozue. Izan ondo».
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 67 [66], 2-3. 5. 6 eta 8 (R/. 4)
R/. Ene Jainko, aitatu zagiezala herriek,
Aitatu zagiezala herri guztiek.
Edo: Aleluia.
V/. Erruki bekigu Jainkoa eta bedeinkatu gagizala,
agertu
deigula aurpegi argia,
ezagutu
dagien munduan zure bidea,
nazino
guztietan Zugandiko salbazinoa. R/.
V/. Poztu beitez kantari nazinoak,
zuzentasunez
dozuz-eta gobernatzen herriak
eta
gidatzen munduan nazinoak. R/.
V/. Ene Jainko, aitatu zagiezala herriek,
aitatu
zagiezala herri guztiek.
Bedeinkatu
gagizala Jainkoak,
izan
deiola begirune mundu osoak. R/.
II. Irakurgaia
Uri santua erakutsi eustan, zerutik jaisten.
Apokalipsia liburutik
Ap 21, 10-14. 22-23
Ni, Joan, hartu ninduan aingeruak eta mendi
handi eta garai batera eroan ninduan espirituz; Jerusalem uri santua erakutsi
eustan, zerutik Jainkoagandik jaisten, Jainkoaren aintzaz dirdaitsu. Haren
distira harribitxi eder baten antzekoa zan, jaspe harria baizen gardena.
Harresi sendo eta garaia eban, hamabi
atekoa, eta ate gainetan hamabi aingeru eta hamabi izen idatziak, israeldarren
hamabi leinuen izenak. Hiru ate sortaldera egozan, hiru iparraldera, hiru
hegoaldera eta hiru sartaldera. Uriko harresiak hamabi oinarri eukazan, eta
honeetan idatziak Bildotsaren hamabi apostoluen izenak.
Ez neban ezelako tenplurik ikusi, izan be
Jauna Jainko ahalguztiduna eta Bildotsa dira-eta hango tenplu. Uriak ez dau
behar argituko dauan eguzkirik nahiz ilargirik, Jainkoaren aintzak dau-eta
argitzen, eta Bildotsa dau argiontzi.
Jaunak esana
Aleluia
Jn 14, 23
R/. Aleluia.
V/. Ni maite nauanak gordeko dau nire hitza, dino
Jaunak;
nire
Aitak maite izango dau,
eta
Aita eta biok harengana etorriko gara. R/.
Ebanjelioa
Espiritu
Santuak gogoratuazoko deutsue
Nik esan
deutsuedan guztia.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 14, 23-29
Aldi haretan,
Jesusek esan eutsen ikasleei: «Ni maite nauanak gordeko dau nire berbea; nire
Aitak maiteko dau, eta Aita eta biok harengana etorriko gara eta harengan
egingo dogu bizilekua. Ni maite ez nauanak, ostera, ez ditu gordetzen nire
berbak. Eta entzuten dozuen berbea ez da nirea, bialdu nauan Aitarena baino.
Zuekin nazan artean esan deutsuet hau. Baina
Aitak Laguntzailea, Espiritu Santua, bialduko deutsue nire izenean; harek
irakatsiko deutsue dana eta gogora ekarriko Nik esan deutsuedan guztia».
«Bakea izten deutsuet, neure bakea emoten; Nik
emoten deutsuedan bakea ez da munduarena lakoa. Ez kezkatu, ez bildurrik izan.
Entzun dozue esan deutsuedana: “Banoa, baina bihurtuko naz zuokana”. Benetan
maite baninduzue, poztuko zintzakeze Aitagana noalako, Aita Ni baino handiagoa
da-eta.
Orain esan deutsuet, gertatu baino lehen,
gertatu dadinean sinistu dagizuen.
Jaunak esana