JAUNAREN IGOKUNDEA
A B C urteetan
I. Irakurgaia
Gorantz igon eban Jesusek hareen begi aurrean.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 1, 1-11
Teofilo maitea: Neure lehenengo liburuan,
hasieratik zerura jasoa izan zan egunera arte Jesusek egin eta irakatsi eban
guztia idatzi neban. Zerura igon aurretik, Espiritu Santuaren eraginez aginduak
emon eutsezan berak aukeratutako apostoluei. Jesus apostoluei agertu jaken bere
nekaldiaren ostean eta bizirik egoaneko proba asko emon eutsen, berrogei egunez
bere burua ikustera emonez eta Jainkoaren erreinuaz hitz eginez.
Hareekin bazkaltzen egoan baten, hau agindu
eutsen: «Ez alde egin Jerusalemdik. Zagoze han Nik Aitaren partetik egin
deutsuedan agintzaria bete zain. Joanek urez bateatu eban; baina zuek Espiritu
Santuaz izango zarie bateatuak egun gitxi barru».
Orduan, baturik egozanek itaundu eutsoen:
«Jauna, orain ezarriko dozu barriro Israelgo erreinua?» Jesusek erantzun
eutsen: «Aitak bakarrik dau hori erabagitzeko ahalmena, eta ez dago zuen esku
zein aldi edo unetan jazoko dan jakitea. Baina zuen gain jaitsiko dan Espiritu
Santuaren indarra hartuko dozue, eta nire lekuko izango zarie Jerusalemen,
Judea osoan, Samarian eta lurraren azken mugaraino».
Hori esanik, gorantz igon eban Jesusek
hareen begi aurrean, hodei batek begietatik ezkutatu eutsen arte. Oraindino
zerura zelan joian begira-begira egozala, zuriz jantzitako gizaseme bi azaldu
jakezan ondoan, eta esan eutsien: «Galilearrok, zertan zagoze hor zerura
begira? Zuen ondotik zerura igon dauan Jesus hori, zerura joaten ikusi dozuen
lez etorriko da barriro».
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 47 [46], 2-3. 6-7. 8-9 (R/. ik. 6)
R/. Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,
turuta-soinuz Jaunak.
Edo: Aleluia.
V/. Herri guztiok, jo egizue txalo,
egin
pozez oihu eta irrintzi Jainkoari,
izugarria
da-eta Jauna, Goi-goikoa,
mundu
osoaren errege handia. R/.
V/. Irrintzi artean igon dau Jainkoak,
turuta-soinuz
Jaunak.
Kanta
Jainkoari, kanta,
kanta
gure erregeari, kanta. R/.
V/. Jainkoa da mundu osoaren errege,
kanta
trebetasunez hari.
Jainkoa
nazinoen errege da,
Jainkoa
bere tronu santuan dago jesarrita. R/.
II. Irakurgaia
Badira aukerako II. irakurgai bereziak B urterako eta C urterako.
Zeruan bere eskumaldean jesarriazo eban.
San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
Ef 1, 17-23
Senideok: Jesu Kristo gure Jaunaren
Jainkoak, aintzaren Aitak, emon deizuela Espirituaren jakituria eta goi-argia,
bera ezagutzeko. Argitu dagizala zuen barruko begiak, jakin dagizuen zer
itxarotera dei egin deutsuen, zein aberatsa dan fededunentzat oinordekotzan
prestatuta dauan aintza eta zein handia dan sinisten dogunon alde erabiltzen
dauan ahalmena.
Ahalmen eta indar hori Kristogan erakutsi
eban Jainkoak, berau hilen artetik biztu eta zeruan bere eskumaldean jesarriazo
ebanean. Jainkoak aginte, ahalmen, indar eta nagusitza guztien gainetik ezarri
dau Kristo, eta mundu honetan ez ezik, datorren munduan be aitatu leitekezan
izen guztien gainetik.
Dana jarri dau Jainkoak Kristoren oinazpian,
eta berau ezarri dau danen gainetik Eleizearen buru. Haren gorputza da Eleizea,
unibertsoa guztiz betetzen dauan Kristok betea.
Jaunak esana
A urtean
Aleluia
Mt 28, 19a. 20b
R/. Aleluia.
V/. Zoaze eta egin herri guztiak nire ikasle, dino
Jaunak,
eta
Ni zeuekin izango nozue egunero
munduaren
azkenera arte. R/.
Ebanjelioa
Aginpide osoa emon deust Jainkoak zeru-lurretan.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioaren amaiera San Mateoren liburutik
Mt 28, 16-20
Aldi haretan, Hamaika ikasleak Galileara
joan ziran, Jesusek iragarri eutsen mendira. Ikusi ebenean, gurtu egin eben;
batzuk, ostera, zalantzan egozan.
Jesusek, hurreraturik, honan egin eutsen
berba: «Aginpide osoa emon deust Jainkoak zeru-lurretan. Zoaze, bada, eta egin
herri guztiak nire ikasle, Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren
izenean bateatuz, eta Nik agindu deutsuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta Ni
zeuekin izango nozue egunero munduaren azkenera arte».
Jaunak esana
B urtean
Aleluia
Mt 28, 19a. 20b
R/. Aleluia.
V/. Zoaze eta egin herri guztiak nire ikasle, dino
Jaunak,
eta
Ni zeuekin izango nozue egunero
munduaren
azkenera arte. R/.
Ebanjelioa
Zerura jasoa
izan zan
eta Jainkoaren
eskumaldean jesarri.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioaren amaiera San Markosen liburutik
Mk 16, 15-20
Aldi
haretan, Jesus Hamaikei agertu eta esan eutsen: «Zoaze mundu guztira eta
iragarri Barri Ona izaki guztiei». Sinistu eta bateatzen dana salbatuko da;
sinisten ez dauana, barriz, kondenatuko. Sinisten dabenek seinale honeek izango
ditue lagun: nire izenean deabruak botako ditue, berbeta barrietan berba egingo
dabe, sugeak eskuetan hartuko ditue eta, edari hilgarriren bat edanda be, ez
deutse kalterik egingo; gaixoei eskuak ezarriko deutsiez eta osatu egingo
dira».
Holan berba egin ostean, Jesus Jauna zerura
jasoa izan zan eta Jainkoaren eskumaldean jesarri zan. Hareek, barriz, alde
guztietara joan ziran Barri Ona iragartzera. Eta Jauna bera ebilen hareekin,
egiten ebezan mirarien bidez berbea egiaztatzen ebala.
Jaunak esana
C urtean
Aleluia
Mt 28, l9a. 20b
R/. Aleluia.
V/. Zoaze eta egin herri guztiak nire ikasle, dino
Jaunak,
eta
Ni zeuekin izango nozue egunero
munduaren
azkenera arte. R/.
Ebanjelioa
Bedeinkatzen
ebazan bitartean,
zerura eroan
eben.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioaren amaiera San Lukasen liburutik
Lk 24, 46-53
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Liburu Santuan idatzita egoan, Mesiasek sufridu egin behar ebala eta
hirugarren egunean hilen artetik biztu, eta, Jerusalemdik hasita, bihotz-barritzea
iragarri behar jakela haren izenean herri guztiei, pekatuak parkatu dakiezan.
Zeuok zarie gauza honeen testigu».
Nire Aitak agindutako dohaia, Espiritu
Santua, bialduko deutsuet Nik. Zuek zagoze urian, Jainkoagandiko indarrez
jantzi zaitezen arte».
Gero, Betania aldera atara zituan Jesusek
ikasleak eta, eskuak jasorik, bedeinkatu egin zituan. Bedeinkatzen zituan
bitartean, aldendu egin zan eurekandik, eta zerura eroan eben. Hareek, Jesus
ahuspez gurtu ondoren, Jerusalemera bihurtu ziran pozez beterik. Eta eten barik
tenpluan egoten ziran Jainkoa goratzen.
Jaunak esana
Aukerako irakurgaiak
B urtean
II. Irakurgaia
Gutariko
bakotxak
Kristok emon
nahi izan deutson neurrian hartu dau dohaia.
Irakurgai hau era laburrean ik. honen ondoren.
San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
Ef 4, 1-13
Senideok:
Nik, Jaunagaitik preso nagoan honek, eskatzen deutsuet, bizi zaitezela hartu
dozuen bokazinoari dagokionez. Izan beti apal, otzan eta jasankor, alkar
maitekiro eroanez. Ahalegindu zaiteze Espirituak sortzen dauan batasunari
eusten, bakearen lokarriz.
Bat
bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, Jainkoak egin deutsuen deiari
dagokion itxaropena be bat bakarra dan lez. Bat bakarra Jauna, bat bakarra
sinismena, bat bakarra Bateoa; bat bakarra guztien Jainkoa eta Aita, guztien
gainetik dagoana, guztien bidez diharduana eta guztiengan bizi dana.
Gutariko
bakotxak Kristok emon nahi izan deutson neurrian hartu dau dohaia. Horregaitik
dino Liburu Santuak:
«Gorenera igon ebanean,
katiguak beragaz eroan ebazan
eta gizakiei dohaiak emon eutsezan».
Igon
ebala esatean, zer esan nahi dau, aurrez beheko lur honetara jaitsi zala baino?
Jaitsi zan ha, dana betetzera zeru-gorenera igon ebana bera da.
Berak apostolu egin ebazan batzuk, beste
batzuk profeta, beste batzuk Barri Onaren iragarle, beste batzuk artzain eta
irakasle; holan gai egiten ditu fededunak euren zerbitzu-lanerako eta Kristoren
gorputza eraikitzeko, harik eta guztiok Jainkoaren Semearen sinismen eta ezagutza
berbera izatera heldu arte, heldutasun beteko pertsona, Kristoren betetasunaren
neurriko pertsona, izatera heldu arte.
Jaunak esana
II. irakurgaia era laburrean.
San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
Ef 4, 1-7. 11-13
Senideok: Nik, Jaunagaitik preso nagoan
honek, eskatzen deutsuet, bizi zaitezela hartu dozuen bokazinoari dagokionez.
Izan beti apal, otzan eta jasankor, alkar maitekiro eroanez. Ahalegindu zaiteze
Espirituak sortzen dauan batasunari eusten, bakearen lokarriz.
Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra
Espiritua, Jainkoak egin deutsuen deiari dagokion itxaropena be bat bakarra dan
lez. Bat bakarra Jauna, bat bakarra sinismena, bat bakarra Bateoa; bat bakarra
guztien Jainkoa eta Aita, guztien gainetik dagoana, guztien bidez diharduana
eta guztiengan bizi dana.
Gutariko bakotxak Kristok emon nahi izan
deutson neurrian hartu dau dohaia. Berak apostolu egin ebazan batzuk, beste
batzuk profeta, beste batzuk Barri Onaren iragarle, beste batzuk artzain eta
irakasle; holan gai egiten ditu fededunak euren zerbitzu-lanerako eta Kristoren
gorputza eraikitzeko, harik eta guztiok Jainkoaren Semearen sinismen eta
ezagutza berbera izatera heldu arte, heldutasun beteko pertsona, Kristoren
betetasunaren neurriko pertsona, izatera heldu arte.
Jaunak esana
Aukerako irakurgaia
JAUNAREN IGOKUNDEA
C urtean
II. Irakurgaia
Zeruan bertan sartu zan Kristo.
Hebrearrei egindako epistolatik
Heb 9, 24-28; 10, 19-23
Senideok: Kristo ez zan sartu giza eskuz
egindako santutegian –benetakoaren irudi besterik ez zan santutegian–, zeruan
bertan baino, orain Jainkoaren aurrean gure alde agertzeko; eta ez zan sartu
bere burua behin eta barriro opari eskeintzeko, abade nagusia berea ez dauan
odolagaz santutegian urtero sartzen dan lez; bestela, hil be askotan hil behar
izango eban, munduaren hasieratik. Baina ez, Kristo behin bakarrik agertu da
orain, azkenak diran sasoi honeetan, bere buruaren opariaz pekatua ezerezteko.
Eta gizon-emakumeek behin bakarrik hil behar
dabela eta gero auzia izango dala erabagita dagoan lez, halantxe Kristo be:
behin bakarrik izan zan opari eskeinia guztien pekatuak kentzeko, eta gero
bigarrenez agertuko da, pekatuagaz zerikusirik barik, beraren zain dagozanak
salbatzera.
Senideok: Badogu konfiantza Jesusen odolari
esker santutegian sartzeko, Jesusek bide barria eta bizia edegi deusku-eta
errezelean zehar, hau da, bere gorputzean zehar. Eta Jesus abade gorena
Jainkoaren etxeko buru dogunez, hurreratu gaitezan bihotz zintzoz eta fede
osoz, barrua pekatu-kontzientzia guztitik garbiturik eta gorputza ur garbiz
txukundurik.
Iraun dagigun sendo itxaropena autortzen,
berbakoa da-eta agintzaria egin dauana.
Jaunak esana
_______________________________
A urtean
I. Irakurgaia
Danak bihotz batez otoitzari emonak bizi ziran.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 1, 12-14
Jesusek zerura igon ondoren, apostoluak
Jerusalemera bihurtu ziran Oliamenditik –mendi hau Jerusalemdik hurrean dago,
kilometro batera eskas–.
Etxera heldurik, bizilekua eben goiko gelara
igon eben Pedrok, Joanek, Santiagok eta Andresek, Felipek eta Tomasek,
Bartolomek eta Mateok, Santiago Alfeoren semeak eta Simon Zelotek, eta Judas
Santiagoren semeak. Danak, emakume batzuekin eta Jesusen ama Mariagaz eta
senideekin, bihotz batez otoitzari emonak bizi ziran.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 27 [26], 1. 4. 7-8b (R/. ik. 13)
R/. Jaunaren ontasuna ikusi ustean nago
bizidunen lurrean.
Edo: Aleluia.
V/. Jauna dot argi eta salbazino,
nork
ni bildurtu?
Jauna
biziaren babes,
nork
ni ikaratu? R/.
V/. Gauza bat eskatzen deutsat Jaunari,
horren
bila nabil ni:
bizi
nadila Jaunaren etxean
neure
bizitzako egun guztietan,
Jaunaren
edertasuna miretsiz
eta
haren tenplua zainduz. R/.
V/. Entzun, Jauna, nire dei-hotsa,
erruki
zakidaz eta erantzun.
Bihotzak
esaten deust:
«Bilatu egizu haren aurpegia». R/.
II. Irakurgaia
Zorionekoak
zuek,
kristau
izateagaitik iraintzen bazaituee.
San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik
1 P 4, 13-16
Senide maiteok: Poztu zaiteze Kristoren
sufrimentuetan partaide zarienean, ha aintzaz beterik agertzean pozez gainezka
egon zaitezen.
Zorionekoak zuek kristau izateagaitik
iraintzen bazaituee, Jainkoaren Espiritu aintzatsua zuengan dagoala esan nahi
dau-eta horrek. Ez dagiela zuetako inor zigortu hiltzaile, lapur nahiz gaizkile
izateagaitik edota bazterrak nahasten ibiltzeagaitik; baina, kristau
izateagaitik bada, ez bedi lotsatu eta goratu begi Jainkoa izen hori daroalako.
Jaunak esana
Aleluia
Ik. Jn 14, 18; 16, 22
R/. Aleluia.
V/. Ez zaituet umezurtz itziko, dino Jaunak;
banoa,
baina bihurtuko naz zuengana,
eta
poztu egingo zarie. R/.
Ebanjelioa
Aita, agertu egizu zeure Semearen aintza.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 17, 1-11a
Aldi haretan, Jesusek begiak zerura jaso eta
esan eban: «Aita, heldu da ordua. Agertu egizu zeure Semearen aintza, Semeak
zure aintza agertu dagian. Gizon-emakume guztien gainean aginpidea emon
deutsazun ezkero, berak betiko bizitza emon deiela Zuk berari emondakoei. Hauxe
da betiko bizitza: Zu, egiazko Jainko bakar hori, eta Zuk bialdutako Jesus
Mesias ezagutzea.
Nik zure aintza agertu dot munduan, Zuk emon
zeunstan egitekoa betez. Orain, Aita, emoidazu aintza zeure ondoan, emon
—mundua mundu izan baino lehen—zure ondoan neban aintza.
Agertu deutset zure izena mundu honetan emon
deustazuzan gizon-emakumeei. Zeureak zenduzan, Zuk Neuri emon zeunstazan, eta
hareek onartu egin dabe zure berbea. Badakie orain Zuk emon deustazun guztia
Zeugandik datorrena. Zuk Niri emon zeunstazan berbak emon deutsedaz Nik, eta honeek
onartu ditue. Eta benetan jakin dabe Zugandik urten nebala, eta sinistu Zeuk
bialdu ninduzula.
Honeen alde erregutzen deutsut; ez dot
munduaren alde erregutzen, Zuk emon deustazuzanon alde baino, zeureak diralako.
Bai, daukadan guztia zeurea da eta zurea guztia nirea, eta honeengan agertu da
nire aintza. Ez naz aurrerantzean munduan egongo; honeek, bai, munduan
jarraituko dabe. Ni, barriz, Zugana noa».
Jaunak esana
VII. PAZKO DOMEKA
B urtean
I. Irakurgaia
Beharrezkoa da
norbait gure taldeari alkartzea,
gugaz batera
Jesusen biztueraren testigu izan dadin.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 1, 15-17. 20a. 20c-26
Egun hareetan, Pedrok, senideen erdian
zutundurik, esan eban: «Senideok, bete beharrezkoa zan Espiritu Santuak Liburu
Santuan Daviden ahoz iragarria, hau da, Jesus lotu ebenen gidari izan zan
Judasi buruz esana. Gure taldekoa zan eta zerbitzu hau betetzeko gu lez
aukeratua. Honan dago idatzirik Salmoen liburuan: "Hartu begi beste batek
haren kargua".
Beharrezkoa da, beraz, norbait gure taldeko
kide egitea, gugaz batera Jesusen biztueraren testigu izan dadin. Jesus Jauna
gure artean bizi izan dan denpora guztian –hau da, Joanek bateatu ebanetik
zerura jasoa izan dan egunera arte– gugaz ibili diranetakoa izan behar dau».
Bi aurkeztu ebezan: Jose, deituraz Barsaba,
izengoitiz Zintzoa, eta Matias. Ondoren, honan egin eben otoitz: «Jauna, Zuk
ezagutzen dozuz guztion bihotzak, erakutsi egiguzu bi honeetatik zein aukeratu
dozun, apostolu-zerbitzu honetan Judasek itzi dauan lekua betetzeko, ha,
egokion tokira joan da-eta». Zotz eginik, Matiasi egokitu jakon, eta hamaika
apostoluekin alkartu eben.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 103 [102], 1-2. 11-12. 19-20 (R/. ik. 19a)
R/. Jaunak zeruan ezarri dau bere aulkia.
Edo: Aleluia.
V/. Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,
nire
barru osoak haren izen santua.
Bedeinkatu
begi nire arimak Jauna,
ez
bedi ahaztu haren mesedeaz. R/.
V/. Zelan zerua lurraren gainean garai,
halan
haren maitasuna begirune deutsoenentzat handi;
zelan
sortaldea sartaldetik urrun,
halan
ditu harek gure hobenak gugandik urruntzen. R/.
V/. Jaunak zeruan ezarri dau tronua,
haren
errege-aginteak dana dau menpean.
Bedeinkatu
egizue Jauna, haren aingeruok,
entzun
baizen laster
haren
esana egiten dozuen izaki indartsuok. R/.
II. Irakurgaia
Maitasunean
dirauana
Jainkoagan dago
eta Jainkoa harengan.
San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik
Ik. 1 Jn 4, 11-16
Seme-alaba maiteok: Jainkoak gu hain maite
izan bagaitu, guk be maitatu egin behar dogu alkar. Jainkoa ez dau inork inoiz
ikusi. Alkar maite badogu, Jainkoa gugan dago, eta haren maitasuna bere betera
heldu da gugan.
Guk badakigu harengan gagozana eta ha gugan,
eta hori, bere Espiritua emon deuskulako. Guk ikusi dogu eta autortzen Aitak
bere Semea bialdu ebala munduaren salbatzaile.
Norbaitek autortzen badau Jesus Jainkoaren
Semea dala, Jainkoa harengan dago, eta ha Jainkoagan. Guk ezagutu dogu eta
sinistu Jainkoak deuskun maitasuna. Jainkoa maitasuna da; maitasunean dirauana
Jainkoagan dago eta Jainkoa harengan.
Jaunak esana
Aleluia
Ik. Jn 14, 18; 16, 22
R/. Aleluia.
V/. Ez zaituet umezurtz itziko, dino Jaunak;
banoa,
baina bihurtuko naz zuengana,
eta
poztu egingo zarie. R/.
Ebanjelioa
Bat izan daitezala Gu Geu bat garan lez.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 17, 11b-19
Aldi haretan, Jesusek begiak zerura jaso eta
honan egin eban otoitz: «Aita santu horrek, jagon egizuz zeure ahalmenaz Zuk
emon deustazuzanok, bat izan daitezan Gu geu bat garan lez. Honeekin izan nazan
bitartean, Neuk zaindu dodaz zeure izenean emon deustazuzanok. Honeen ardura
izan dot eta ez da bat be galdu, galdu behar ebana baino; holan, Liburu Santuek
dinoena bete da. Orain, ostera, Zeugana noa. Oraindino munduan nagoala dinot
hau guztiau, nire poza eurengan izan dagien, eta bete-betea izan dagien.
Zure berbea emon deutset Nik; baina munduak
gorroto deutse, mundukoak ez diralako, Neu be mundukoa ez nazan moduan. Ez
deutsut eskatzen honeek mundutik ataratzeko, Gaiztoagandik gordetzeko baino.
Ez dira mundukoak, Neu be mundukoa ez nazan
lez. Santu egizuz egiaren bidez; zure berbea da egia. Ni mundura bialdu
ninduzun lez, Neuk be mundura bialdu dodaz. Eta honeekaitik eskeintzen dot
osorik neure burua, eurak be euren burua eskeini deizuen egiaren bidez».
Jaunak esana
VII. PAZKO DOMEKA
C urtea
I. Irakurgaia
Gizonaren Semea ikusten dot zutunik Jainkoaren eskumaldean.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 7, 55-60
Egun hareetan, Estebanek, Espiritu Santuaz
beterik, zerura begiratu eta Jainkoaren aintza ikusi eban, eta Jesus zutunik
Jainkoaren eskumaldean. Eta esan eban: «Horra, zerua zabalik ikusten dot eta
Gizonaren Semea zutunik Jainkoaren eskumaldean».
Orduan, hareek, garrasika, belarriak itxi
ebezan eta danak batera gainera etorri jakozan; uritik atara eben eta harrika
hasi jakozan. Testiguek Saulo eritxon gazte baten oinetan itzi ebezan euren
jantziak. Harrika ebilkozan bitartean, Estebanek honan egiten eban otoitz:
«Jesus Jauna, hartu egizu nire bizia».
Gero, belauniko jarrita, ahots handiz esan eban:
«Jauna, ez leporatu horreei pekatu hau». Eta, hau esanda, hil egin zan.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 97 [96], 1 eta 2b. 6 eta 7c. 9 (R/. 1a eta 9a)
R/. Errege da Jauna,
Goi-goiko, lur guztiaren gainetik.
Edo: Aleluia.
V/. Errege da Jauna! Alaitu bedi lurra,
poztu
beitez ugarte ugariak!
Justizia
eta zuzenbidea tronuaren oinarri. R/.
V/. Zeruek haren salbazino-egintza iragartzen
dabe,
herri
guztiek haren ospea ikusten.
Ahuspez
jartzen jakoz jainko guztiak. R/.
V/. Izan be, Jauna,
Goi-goiko
zara Zu lur guztiaren gainetik,
jainko
guztien gainetik garai. R/.
II. Irakurgaia
Zatoz, Jesus Jauna!
Apokalipsia liburutik
Ik. Ap 22, 12-14. 16-17. 20
Nik, Joanek, ahotsa entzun neban, eta esan
eustan: «Hara, behingoan nator eta neugaz dakart saria, bakotxari bere lanaren
arabera ordaintzeko. Neu naz Alfa eta Omega, lehenengoa eta azkena, hasiera eta
amaiera. Zorionekoak euren jantziak garbitzen dabezanak, bizia emoten dauan
zuhaitzean parte hartu eta uriko ateetatik sartu ahal izateko.
Nik, Jesusek, neure aingerua bialdu deutsuet,
eleiz alkarteei buruz autormen hau egitera. Neu naz Daviden kimua eta
ondorengoa, Ni goizeko artizar distiratsua».
Espirituak eta emazteak dinoe: «Zatoz!»
Entzuten dauanak be esan begi: «Zatoz!» Egarri dana betor, eta hartu begi doan,
nahi badau, ur bizi-emoilea.
Hau guztia autortzen dauanak dino: «Bai,
behingoan nator». Amen. Zatoz, Jesus Jauna!
Jaunak esana
Aleluia
Ik. Jn 14, 18; 16, 22
R/. Aleluia.
V/. Ez zaituet umezurtz itziko, dino Jaunak;
banoa,
baina bihurtuko naz zuengana,
eta
poztu egingo zarie. R/.
Ebanjelioa
Egizu danak bat izan daitezala.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 17, 20-26
Aldi haretan, Jesusek begiak zerura jaso eta
honan egin eban otoitz: «Aita, ez dot erregutzen honeen alde bakarrik, baita
honeen berbearen bidez Nigan sinistuko dabenen alde be. Egizu, danak bat izan
daitezan. Aita, Zu Nigaz eta Ni Zugaz biok bat garan lez, honeek be bat izan
daitezan Gugaz, munduak sinistu dagian Zuk bialdu nozula.
Zuk emon zeunstan aintza berbera emon deutset
Nik, bat izan daitezan, Gu biok bat garan moduan: Ni honeekaz bat eta Zu Nigaz
bat. Holan guztiz bat izango dira, eta munduak ezagutu ahalko dau Zeuk bialdu
nozula eta Ni maitatu nozun lez maitatu dozuzala honeek be.
Aita, Zuk emon deustazuzanak Ni nagoan lekuan
Neugaz egotea gura dot, nire aintza —mundua izan baino lehen maite izan
nozulako emon deustazun aintza—ikusi dagien.
Aita zuzen hori, munduak ez zaitu ezagutu;
Nik, ostera, ezagutu zaitut, eta honeek jakin dabe Zuk bialdu nozuna. Jakin
eragin deutset zure izena, eta aurrerantzean be jakin eragingo deutset, Zuk
Niri deustazun maitasuna eurongan izan daiten, eta Neu be eurongan izan
naiten».
Jaunak esana