3.
JESU KRISTO GURE JAUNA,
BETIEREKO
ABADE NAGUSIA
I. Irakurgaia Itun Zaharretik
Irakurgai hau pazkoalditik kanpo baino ez da erabiliko
Gure pekatuakaitik zulatu eben.
Isaias Profetaren liburutik
Is 52, 13–53, 12
Hara,
nire zerbitzariak arrakasta lortuko dau;
goratua,
gorengo mailara jasoa izango da.
Asko
eta asko ikaratu ziran haretaz,
hain
eban-eta giza itxura be galdua
eta
gizakia zanik be ez zirudian;
era
berean, herri asko harrituko dira,
erregeak
haren aurrean mutu geldituko,
inoiz
kontatu ez jakena ikusiko dabe-eta,
inoiz
entzun ez ebena adituko.
Nork
sinistu dau gure mezua?
Nori
agertu jako Jaunaren ahalmena?
Sustraiak
lur lehorrean dituan kimua lez
hazi
zan Jaunaren zerbitzaria haren aurrean;
ez
eban duintasunik, ez edertasunik,
ez
gure begientzat itxura erakargarririk;
mespretxatua
eta jenteak baztertua,
oinaze-gizona,
sufritzen ikasia;
ez
ikusiarena egiten jakona lez,
mespretxatu
egin genduan eta aintzakotzat hartu ez.
Baina
gure gatxak bere gain hartu ebazan harek
eta
gure oinazeak eroan.
Guk,
barriz, zigortutzat geunkan,
Jainkoak
zauritu eta atsekabetutzat.
Gure
pekatuakaitik zulatu eben,
gure
erruakaitik zanpatu.
Haren
gainera jausi zan guretzat salbagarri dan zigorra:
haren
zauriek osatu gaitue.
Ardiak
lez genbiltzan galduta, bakotxa geure bidetik,
eta
Jaunak haren gainera bota eban gu guztion errua.
Txarto
erabili eben,
baina
ha apaldu egin zan, ahorik zabaldu barik.
Hiltzera
daroen bildotsak lez,
ule-moztaileen
aurrean isilik dagoan ardiak lez,
ez
eban ahorik zabaldu.
Gogor
eta zuzentasun barik eroan eben;
baina
haren zoria nori ardura?
Bizidunen
lurretik jaurti eben,
nire
herriaren pekatuagaitik jota.
Gaiztoen
artean lur emon eutsoen,
gaizkileekin
batera hilobiratu,
nahiz
eta harek bidebakokeriarik ez egin
eta
haren ahoan maltzurkeriarik ez izan.
Jaunak
oinazez josi nahi izan eban.
Pekatuen
ordainetan bizia emon ebala,
izango
ditu ondorengoak eta bizitza luzea,
eta
haren bitartez Jaunaren nahia burutuko da.
Hainbat
neke jasan ondoren,
argia
ikusiko dau eta asea izango da.
Ikasi
dauanaren bidez,
nire
zerbitzari zuzenak asko egingo ditu zuzen,
hareen
gaiztakeriak bere gain hartu ebazan-eta.
Horregaitik,
jentetza ugaria emongo deutsat ordainetan,
gizataldeak
izango ditu garaipen-sari,
bere
burua heriotzara emon ebalako
eta
pekatarien kidetzat hartu ebelako.
Danen
pekatuak bere gain hartu ebazan
eta
pekatarien alde erregutu eban.
Jaunak esana.
I. Irakurgaia Itun Barritik
Pazkoaldian irakurgai hauxe erabiliko da
Jesus abade handia Jainkoaren etxeko buru dogu.
Hebrearrei egindako epistolatik
Heb 10, 11-18
Senideok: Kristo, pekatuakaitik opari bat
bakarra eskeini ondoren, Jainkoaren eskumaldean jesarri zan behin betiko. Eta,
orain, Jainkoak arerioak oin-aulkitzat noiz jarriko deutsozan itxaroten dago.
Izan be, opari bakar baten bidez euren betera eroan ditu Jainkoarentzat behin
betiko sagaratuak diranak.
Autorpen bera egiten deusku Espiritu Santuak
be, hau esatean:
«Hona
hemen etorkizunean
hareekin
egingo dodan ituna –dino Jaunak–.
Bihotzean
ezarriko deutsedaz neure legeak
eta
buruan idatziko.
Eta
hareen pekatuaz eta gaiztakeriaz
ez
naz gehiago gogoratuko».
Holan ba, pekatuak parkaturik dagozanean, ez
dago pekatuen parkamenerako opari beharrik.
Beraz, senideok, badogu konfiantza Jesusen
odolari esker santutegian sartzeko, Jesusek bide barri eta bizia edegi
deusku-eta gortinan zehar, hau da, bere gorputzean zehar. Eta Jesus abade
handia Jainkoaren etxeko buru dogunez, hurreratu gakiozan bihotz zintzoz eta
fede osoz, barrua pekatu-kontzientzia guztitik garbiturik eta gorputza ur
garbiz txukundurik.
Iraun dagigun sendo itxaropena autortzen,
berbakoa da-eta agintzaria egin dauana.
Jaunak esana.
Erantzun-salmoa
Sal 40 [39], 6. 7-8a. 8b-9. 10. 11 (R/. ik. 8a. 9a)
R/. Hemen nozu, Jauna, zure nahia egin dagidan.
V/. Jauna, ene Jainko, bai mirari ugari egin
dozula,
eta
zenbat egitasmo gure alde!
Ez
da inor Zu adinakorik!
Iragarri
nahi neukez eta zabaldu,
baina
konta ahala baino gehiago dira. R/.
V/. Zuk ez dozu sakrifiziorik eta eskeintzarik
nahi izan,
ez
erre-oparirik eta pekatuen parkamen-oparirik eskatu;
baina
belarriak edegi deustazuz.
Horregaitik
dinot: «Hemen nozu». R/.
V/. Hau dago nitaz liburuan idatzita:
egin
dagidala zure nahia.
Atsegin
dot, ene Jainko,
barru-muinetan
dot zure legea. R/.
V/. Iragarri dot batzar nagusian zure justizia,
ez
ditut ezpanak itxi, ondo dakizu, Jauna. R/.
V/. Ez dot neure kolkorako gorde zure justizia,
zure
leialtasunaren eta salbazinoaren barri emon dot,
ez
ditut isildu zure maitasuna eta egia
batzar
nagusian. R/.
Aleluia eta Ebanjelio aurreko txatala
Is 42, 1
R/. Aleluia
V/. Hona nire zerbitzaria, Nik eusten deutsadana,
nire
aukeratua, atsegin dodana.
Honengan
ipini dot neure espiritua:
zuzenbidea
ekarriko deutse herriei. (R/.)
Ebanjelioa
Hau nire Gorputza da.
Edalontzi hau
itun barria da, neure Odolaz ezarria.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 22, 14-20
Ordua etorri zanean, Jesus mahaian jarri zan
apostoluekin eta esan eutsen: «Baneukan gogoa, sufridu aurretik pazko-afari hau
zuekaz egiteko. Hara zer dinotsuedan: ez dot gehiago Pazkoa ospatuko, berau
Jainkoaren erreinuan bere betera heldu arte».
Eta edalontzi bat hartu, esker oneko otoitza
egin eta esan eban: «Hartu egizue eta banatu zeuon artean. Hara zer
dinotsuedan: ez dot gaurtik gehiago ardao honetatik edango, Jainkoaren erreinua
heldu arte».
Gero, ogia hartu eta, esker oneko otoitza
eginez, zatitu eta emon eutsen, esanez: «Hau neure Gorputza da, zuentzat emongo
dana. Egizue hau neure oroigarri».
Afal ondoan gauza berbera egin eban
edalontziarekin, esanez: «Edalontzi hau itun barria da, zuentzat isuriko dan
neure Odolaz ezarria.
Jaunak esana.
Iruzkina
Zelan ulertu izan ete dogu pasarte hau, zelan ulertzen ete dogu, eta zelan ulertu behar izango ete geuken dira burura jatortazan itaunak.
Jesusentzat garrantzi handiko keinua zanaren aurrean jarten gaitue ebanjelariek, Joanek beste era batera emoten badeusku ere. Eta, behar bada horrexegaitik, sortu daitekez itaunok, edo lagundu leigu erantzuna emoten, edo Jesusen asmoa ulertzen eta norberetzen.
Alde batetik Tradizino baten aurrean jarten gaitu pasarteak: Jesusek Pazkoa ospatu gura dau ikasleekaz. Eta, bestetik, Jesusentzat ez da izango Pazko tradizionala; Pazko hari eta erabilten diran keinuei esangura barri bat emongo deutse.
Ez da Itsaso Gorria igarotea, Aitagana bere igarotea baino. Ez doa heriotzara, Aitaren aintzara baino. Ez deutsoe bizia kentzen, berak emoten dau besteen bizigarri.
Eta hori alkarregaz gogoratu eta gauzatu behar dabe ikasleek: horixe itxaroten dau hareekandik. Eta horixe da ogi-ardauei emoten deutsen esangurea: emoten dan bizitzaren ezaugarri dira.
Gu… ezaugarrian ez ete gara geratu, emoten dan bizitzaren ezaugarri izan behar dauala gureak ulertu barik?...