lunes, 31 de enero de 2022

2. Pazko-Domeka

(Fray MARCOS)

II. PAZKO DOMEKA

edo, Jainkoaren errukiarena

A urtean

I. Irakurgaia

Sinistedun guztiak batasunean bizi ziran
eta dana danentzat eukien.

Apostoluen Eginak liburutik

Eg 2, 42-47

    Senideek zintzo irauten eben apostoluen irakaspenak entzuten eta alkarte-bizitzan, ogia zatitzen eta otoitzean.
    Jente guztia ikaraturik egoan apostoluek egiten eben hainbeste mirari eta ezaugarrigaz. Sinistedun guztiak batasunean bizi ziran eta dana danentzat eukien: euren lur eta ondasunak saldu eta guztien artean banatzen eben dirua, bakotxaren beharrizanari egokionez.
    Egunero batzen ziran alkarregaz tenpluan, eta etxeetan zatitzen eben ogia, jatorduak pozik eta bihotz apalez eginez. Jainkoa goresten eben, eta herri osoak begi onez ikusten ebazan. Eta Jaunak egunetik egunera batzen ebazan alkartera salbatzen ziranak.

Jaunak esana

Erantzun salmoa

Sal 118 [117], 2-4. 13-15b. 22-24 (R/. 1)

R/.   Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
        haren maitasuna betikoa da-eta.

        Edo: Aleluia.

V/.   Esan begie israeldarrek:
haren maitasuna betikoa.
Esan begie aarondar abadeek:
haren maitasuna betikoa.
Esan begie Jaunari begirune deutsoenek:
haren maitasuna betikoa. R/.

V/.   Gogor bultzatu ninduan botatzeko,
baina Jauna izan neban lagun.
Jauna dot indar eta kantu,
bera bihurtu jat salbazino.
Poz eta garaipen-oihuak
zintzoen txaboletan. R/.

V/.   Etxegileek baztertutako harria
giltzarri bihurtu da.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.
Hau da Jaunaren egintza-eguna,
poztu gaitezan eta alaitu harengan. R/.

II. Irakurgaia

Itxaropen bizira sortu gaitu barriro,
Jesu Kristo hilen artetik biztuz.

San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik

1 P 1, 3-9

    Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita! Bere erruki handiaz itxaropen bizira sortu gaitu barriro, Jesu Kristo hilen artetik biztuz. Holan, hondatu, zikindu edota zimeldu ez leiteken ondarea itxaroten dogu, zuentzat zeruetan gordeta dagoana. Jainkoaren indarrak zaintzen zaitue sinismenari esker, azken aldian agertuko dan salbazinoa lortu dagizuen.
    Horregaitik, pozik zagoze, nahiz eta oraindino alditxu batez probaldi batzuk sufridu behar izango dozuezan. Holan, zuen sinismenak bere jatortasuna erakutsiko dau, galkorra izan arren sutan garbitzen dan urrea lez; eta urrea baino askoz baliotsuagoa dan zuen sinismenak gorespena, aintza eta ohorea lortuko dau, Jesu Kristo agertuko danean.
    Maite dozue Jesu Kristo, ikusi ez badozue be. Eta ikusi barik harengan sinisten dozuela, ezin esan ahaleko pozez, poz distiratsuz, alaitzen zarie eta zeuen sinismenaren helburua, zeuen salbazinoa, lortzen dozue.

Jaunak esana

Aleluia

Jn 20, 29

R/.   Aleluia.

V/.   Ikusi nozulako sinistu dozu, Tomas?,
        dino Jaunak;
        zorionekoak ikusi barik sinisten dabenak. R/.

Ebanjelioa

Handik zortzi egunera barriro agertu jaken Jesus.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik

Jn 20, 19-31

    Astearen lehenengo egunean, ilunabarrean, etxe baten batuta egozan ikasleak, ateak itxita, judeguen bildurrez. Sartu zan Jesus eta, erdian jarrita, esan eutsen: «Bakea zuoi». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Ikasleak pozez bete ziran, Jauna ikustean.
    Jesusek barriro esan eutsen: «Bakea zuoi. Aitak Ni bialdu nauan lez, bialtzen zaituet Neuk be zuok». Eta hareen gainera arnasa botata, esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua. Zuek pekatuak parkatzen deutsezuezanei, parkatu egingo deutsez Jainkoak be; zuek parkamena ukatzen deutsezuenei, ukatu egingo deutse».
    Tomas, Hamabietariko bat, Bikotxa eritxona, ez egoan hareekaz Jesus etorri zanean. Beste ikasleek esan eutsoen: «Jauna ikusi dogu». Tomasek erantzun eutsen: «Haren eskuetan untze-zuloak ikusten ez badodaz, nire atzamarra haren untze-zuloetan eta nire eskua haren saihetsean sartzen ez badot, ez dot sinistuko».
    Handik zortzi egunera, etxean egozan barriro ikasleak, eta Tomas be eurakaz zan. Sartu zan Jesus, ateak itxita egozala eta, erdian jarririk, esan eutsen: «Bakea zuoi». Gero esan eutson Tomasi: «Ekarri atzamarra, begira nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihetsean, eta ez izan sinisgogor, sinistedun baino».
    Tomasek erantzun eutson: «Ene Jauna eta ene Jainkoa!» Jesusek esan eutson: «Ikusi nozulako sinistu dozu? Zorionekoak ikusi barik sinisten dabenak».
    Beste mirarizko seinale asko be egin eban Jesusek ikasleen aurrean, liburu honetan idatzita ez dagozanak; honeek idatzi dira sinistu dagizuen Mesias eta Jainkoaren Semea dala Jesus eta, sinistuz, haren izenean bizia izan dagizuen.

Jaunak esana

(Fray Marcos)
II. PAZKO DOMEKA

edo, Jainkoaren errukiarena

B urtean

I. Irakurgaia

Sinistedun guztiak bat ziran bihotzez eta gogoz.

Apostoluen Eginak liburutik

Eg 4, 32-35

    Sinistedun guztiak bat ziran bihotzez eta gogoz, eta inork be ez eban esaten eukana berea ebanik; dana danena eben. Apostoluek aginpide handiz egiten eben Jesus Jaunaren biztueraren autormena, eta jenteak oso estimatuak ebazan guztiak.
    Ez zan behartsurik hareen artean. Izan be, lurrik edo etxerik eukenek saldu egiten eben, eta saltzearen ordaina apostoluen esku jartzen eben; eta bakotxari behar ebana emoten jakon.

Jaunak esana

Erantzun salmoa

Sal 118 [117], 2-4. 15c-16a eta 17-18. 22 (R/. 1)

R/.   Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
        haren maitasuna betikoa da-eta.

        Edo: Aleluia.

V/.   Esan begie israeldarrek:
haren maitasuna betikoa.
Esan begie aarondar abadeek:
haren maitasuna betikoa.
Esan begie Jaunari begirune deutsoenek:
haren maitasuna betikoa. R/.

V/.    «Jaunaren eskumak indarrez jokatu dau,
Jaunaren eskuma guztiz garaia da».
Ez naz hilko, ez, bizi baino,
Jaunaren egintzak kontatzeko.
Gogor zigortu nau Jaunak,
baina ez nau heriotzara eroan. R/.

V/.   Etxegileek baztertutako harria
giltzarri bihurtu da.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.
Hau da Jaunaren egintza-eguna,
poztu gaitezan eta alaitu harengan. R/.

II. Irakurgaia

Jainkoagandik jaio dan guztiak garaitu egiten dau mundua.

San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik

1 Jn 5, 1-6

    Seme-alaba maiteok: Jesus Mesias dala sinisten dauan guztia Jainkoagandik jaio da, eta bizia emoten dauan Jainkoa maite dauanak harengandik jaioa be maite dau. Beraz, Jainkoa maite badogu eta haren aginduak betetzen badoguz, badakigu Jainkoaren seme-alabak maite doguzana. Izan be, Jainkoa maitatzea haren aginduak betetzea da. Eta haren aginduak ez dira astunak, Jainkoagandik jaio dan guztiak garaitu egiten dau-eta mundua. Eta hau da munduaren gain garaipena emoten deuskuna: geure sinismena.
    Zein da mundua garaitzen dauana, Jesus Jainkoaren Semea dala sinisten dauana baino? Hau da bateoko uraz eta heriotzako odolaz etorri zana, Jesu Kristo; ez uraz bakarrik, uraz eta odolaz baino. Eta Espiritua da honetaz autormen egiten dauana, Espiritua egia da-eta.

Jaunak esana

Aleluia

Jn 20, 29

R/.   Aleluia.

V/.   Ikusi nozulako sinistu dozu, Tomas?,
        dino Jaunak;
        zorionekoak ikusi barik sinisten dabenak. R/.

Ebanjelioa

Handik zortzi egunera barriro agertu jaken Jesus.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik

Jn 20, 19-31

    Astearen lehenengo egunean, ilunabarrean, etxe baten batuta egozan ikasleak, ateak itxita, judeguen bildurrez. Sartu zan Jesus eta, erdian jarrita, esan eutsen: «Bakea zuoi». Hori esanda, eskuak eta saihetsa erakutsi eutsezan. Ikasleak pozez bete ziran, Jauna ikustean.
    Jesusek barriro esan eutsen: «Bakea zuoi. Aitak Ni bialdu nauan lez, bialtzen zaituet Neuk be zuok». Eta hareen gainera arnasa botata, esan eutsen: «Hartu egizue Espiritu Santua. Zuek pekatuak parkatzen deutsezuezanei, parkatu egingo deutsez Jainkoak be; zuek parkamena ukatzen deutsezuenei, ukatu egingo deutse».
    Tomas, Hamabietariko bat, Bikotxa eritxona, ez egoan hareekaz Jesus etorri zanean. Beste ikasleek esan eutsoen: «Jauna ikusi dogu». Tomasek erantzun eutsen: «Haren eskuetan untze-zuloak ikusten ez badodaz, nire atzamarra haren untze-zuloetan eta nire eskua haren saihetsean sartzen ez badot, ez dot sinistuko».
    Handik zortzi egunera, etxean egozan barriro ikasleak, eta Tomas be eurakaz zan. Sartu zan Jesus, ateak itxita egozala eta, erdian jarririk, esan eutsen: «Bakea zuoi». Gero esan eutson Tomasi: «Ekarri atzamarra, begira nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihetsean, eta ez izan sinisgogor, sinistedun baino».
    Tomasek erantzun eutson: «Ene Jauna eta ene Jainkoa!» Jesusek esan eutson: «Ikusi nozulako sinistu dozu? Zorionekoak ikusi barik sinisten dabenak».
    Beste mirarizko seinale asko be egin eban Jesusek ikasleen aurrean, liburu honetan idatzita ez dagozanak; honeek idatzi dira sinistu dagizuen Mesias eta Jainkoaren Semea dala Jesus eta, sinistuz, haren izenean bizia izan dagizuen.

Jaunak esana

II. PAZKO DOMEKA

C urtean

edo, Jainkoaren errukiarena

(Fray MARCOS)

I. Irakurgaia

Gero eta ugariago ziran
Jaunari alkartzen jakozan fededunak.

Apostoluen Eginak liburutik

Eg 5, 12-16

    Mirari eta egintza harrigarri asko jazotzen zan herrian apostoluen eskuz. Fededun guztiak Salomonen aterpean batzen ziran gogo batez; baina beste inor ez zan hareekin alkartzera ausartzen, herriak goratzen baebazan be.
    Gero eta ugariago ziran Jaunari alkartzen jakozan fededunak, gizon eta emakume. Gaixoak kaleetara ataratzen ebazan jenteak eta ohe nahiz ohatiletan ezartzen ebezan, Pedro igarotzean, honen gerizeak behinik behin hareetakoren bat edo beste ikutu egian. Jerusalem inguruko herrietatik be jente-talde handiak etortzen ziran, gaixoak eta espiritu gaiztoen menpe egozanak ekarriz, eta osatu egiten ebazan guztiak.

Jaunak esana

Erantzun salmoa

Sal 118 [117], 2-4. 22-24. 25-27a (R/. 1)

R/.   Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
        haren maitasuna betikoa da-eta.

        Edo: Aleluia.

V/.   Esan begie israeldarrek:
haren maitasuna betikoa.
Esan begie aarondar abadeek:
haren maitasuna betikoa.
Esan begie Jaunari begirune deutsoenek:
haren maitasuna betikoa. R/.

V/.   Etxegileek baztertutako harria
giltzarri bihurtu da.
Jaunak egin dau hori,
gure begien harrigarri.
Hau da Jaunaren egintza-eguna,
poztu gaitezan eta alaitu harengan. R/.

V/.   Emon, Jauna, salbazinoa,
emon, Jauna, zoriona!
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!
Jaunaren etxetik bedeinkatzen zaituegu.
Jainko da Jauna, berak egiten deusku argi. R/.

II. Irakurgaia

Hilda egon nintzan,
baina orain bizirik nago gizaldien gizaldietan.

Apokalipsia liburutik

Ap 1, 9-11a. 12-13. 17-19

    Ni, Joan, zuen anaia eta Jesusen maitasunagaitik atsekabean, erreinuan eta itxaropen iraunkorrean kideko nazan hau, Patmos deritxon ugartean nengoan erbesteratuta Jainkoaren hitzagaitik eta Jesusen testigantza egiteagaitik. Jaunaren egunean Espirituak hartu ninduan eta neure ostean ahots handia entzun neban, turuta-hotsa lakoa. Hau inoan: «Idatzi egizu liburu baten ikusiko dozuna, eta bialdu Asiako eleiz alkarteetara».
    Bihurtu nintzan berba egiten eustan ahots ha norena ete zan ikusteko eta, bihurtzean, urrezko zazpi argimutil ikusi nituan, eta hareen erdian gizaseme antzeko bat, soineko luzez jantzita eta bularraldea urrezko uhalez lotuta.
    Ha ikustean, hilda lez jausi nintzan haren oinetara. Harek eskumako eskua gainean jarri eustan, esanez: «Ez bildurrik izan! Neu naz lehenengoa eta azkena, bizi dana; hilda egon nintzan, baina orain bizirik nago gizaldien gizaldietan, eta neure esku ditut Heriotzaren eta Hilen Egoitzaren giltzak. Idatzi egizu, bada, ikusi dozuna; orain dana eta gero izango dana».

Jaunak esana

Aleluia

Jn 20,29