Pazkoaldiko III. astelehena
I. Irakurgaia
Ezin izan
eutsoen aurre egin
Espirituak
berba egiteko emoten eutson jakituriari.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 6, 8-15
Egun hareetan, Estebanek, graziaz eta
indarrez beterik, mirari eta ezaugarri handiak egiten ebazan herrian.
Orduan, zirenear eta alexandriarrez osotuta
egoan eta «Askatuena» eritxon sinagogako batzuk, ziliziar eta asiar batzuekin
batera, eztabaidan hasi ziran Estebanegaz. Baina ezin izan eutsoen aurre egin
Espirituak berba egiteko emoten eutson jakituriari.
Orduan, gizon batzuk erosi ebezan,
zurrumurru hau zabaldu egien: Moisesen eta Jainkoaren kontra hitz egiten entzun
eutsoela Estebani. Holan, herria, zaharrak eta lege-maisuak asaldatu ebezan,
eta Esteban uste barik harrapatu eta Batzar Nagusira eroan eben.
Guzurrezko testiguak aurkeztu ebezan, hau
inoenak: «Gizon honek toki santuaren eta legearen kontra berba egiten dau eten
barik. Geuk entzun deutsagu esaten, Jesus Nazaretarra dalako horrek tenplua
hondatuko dauala eta Moisesek emon euskuzan ohiturak aldatuko dituala».
Batzar Nagusian egozan guztiek Estebanengan
jarri ebezan begiak, eta haren aurpegia aingeru batena baizen distiratsu ikusi
eben.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 119 [118], 23-24. 26-27. 29-30 (R/. 1b)
R/. Zorionekoak Jaunaren lege-bidean dabiltzanak.
Edo: Aleluia.
V/. Nahiz eta handikiek nire aurka berbatu,
zerbitzari
honek zure arauak hausnartzen ditu.
Bai,
zure aginduetan dot gozamena,
horreek
neure kontseilari. R/.
V/. Nire ibilerak kontatu deutsudaz eta erantzun
deustazu,
irakatsi
niri zeure arauak.
Ulertuazo
niri zeure legeen bidea,
eta
hausnartuko ditut zure egintza harrigarriak. R/.
V/. Aldendu nigandik jokabide faltsua
eta
emoidazu zeure legea dohaitzat.
Leialtasun-bidea
dot aukeratu,
aurrean
ditut zure erabagiak. R/.
Aleluia
Mt 4, 4b
R/. Aleluia.
V/. Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi,
Jainkoaren
ahotik urteten dauan hitz guztitik baino. R/.
Ebanjelioa
Ahalegindu
zaiteze, ez galtzen dan janariagaitik,
irauten
dauanagaitik baino,
betiko bizia
emoten dauanagaitik.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 6, 22-29
Jesusek bost mila gizonezkori, asetu ziran
arte, jaten emon ondoren, itsasoaz beste aldean egoan jentea konturatu zan han
txalupa bakarra izan zala, eta Jesus ez zala ikasleakaz ontziratu, ezpada ze,
honeek bakarrik joan zirala. Bitartean, beste txalupa batzuk etorri ziran
Tiberiadestik, Jaunak esker oneko otoitza eginik, ogia jan eben ingurura.
Jesus eta ikasleak han ez egozala ikustean,
jentea txalupetara igon eta Kafarnaumera joan zan, Jesusen bila. Itsasoaz beste
aldean aurkitu ebenean, esan eutsoen: «Maisu, noiz etorri zara hona?» Jesusek
erantzun eutsen: «Bene-benetan dinotsuet: Nire bila zabiltze, ez ezaugarriak
ikusi dozuezalako, ogia asetzeraino jan dozuelako baino. Ahalegindu zaiteze, ez
galtzen dan janariagaitik, irauten dauanagaitik baino, betiko bizitza emoten
dauanagaitik; hori Gizonaren Semeak emongo deutsue, ze, bera egin dau Jainko
Aitak bere aginpidearen ordezkari».
Orduan, itaundu eutsoen: «Zer egin behar
dogu, Jainkoak nahi dauana egiteko?» Jesusek erantzun eutsen: «Hau da Jainkoak
nahi dauana: berak bialdu dauanagan zuek sinistea».
Jaunak esana
Iruzkina
Hauxe Joanen ebanjelioko gaietariko bat (edo bakarra): Jesusengan sinistea. Jesus da Jainkoak behin betiko emoten deuskun bere presentzia.
Jenteagan jakin-mina sortuazoten dau. Baina Jesusek ez deutso erantzungo jentearen jakin-minari. Beragana erakarri gura dauz, bakotxa bere arduratxoetatik eta habiatik atara eta bere inguruan Jainkoaren Herri barri egiteko.
Horrela dinosku harek emoten dauan Ogia Itun Zaharreko mana baino osokoagoa dala; eta bera, Moises baino handiagoa dala.
Jenteari dagokiona Jesusi entzun eta haren jarraitzaile bihurtzea da, eta harengan Jainkoak eurentzat nahi dauana aurkitu daiela.
Baina jentea ez dabil benetako ogiaren bila; ez dau Eukaristia nahi (besteen alde bizia emotea), sabela betetea baino. Eta hemendixik sortuko dira lehenengo eztabaidak.
Jesusek zuzenean aurpegiratuko deutse euren azaluskeria… Hartu daigun gogoan.
Pazkoaldiko III. martitzena
I. Irakurgaia
Jesus Jauna, hartu egizu nire bizia.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 7, 51–8, 1a
Egun hareetan, honan berba egin eutsen
Estebanek herriari, zaharrei eta lege-maisuei: «Burugogorrok, jentilak baizen
bihotz- eta belarri-gogor zarienok! Kontra egiten deutsazue beti Espiritu
Santuari. Zeuen asaben antzeko zeuek be! Zein profeta ez eben zuen asabek
pertsegitu? Hareek Zintzoaren etorrera aurrez iragartzen ebenak hil ebezan;
zuek, barriz, Zintzoa bera saldu dozue eta hil, zuek, aingeruen eskutik legea
hartu bai, baina bete ez dozuenok».
Estebanen hitzak entzutean, barrua lehertzen
jarri jaken amorruz eta haginak karraska haren kontra.
Baina harek, Espiritu Santuaz beterik,
zerura begiratu eta Jainkoaren aintza ikusi eban, eta Jesus zutunik Jainkoaren
eskumaldean. Eta esan eban: «Horra, zerua zabalik ikusten dot eta Gizonaren
Semea zutunik Jainkoaren eskumaldean».
Orduan, hareek, garrasika, belarriak itxi
ebezan eta danak batera gainera etorri jakozan; uritik atara eben eta harrika
hasi jakozan. Saulo eritxon gazte baten oinetan itzi ebezan testiguek euren
jantziak. Harrika ebilkozan bitartean, Estebanek honan egiten eban otoitz:
«Jesus Jauna, hartu egizu nire bizia».
Gero, belauniko jarrita, ahots handiz esan
eban: «Jauna, ez leporatu horreei pekatu hau». Eta, hau esanik, hil egin zan.
Saulok be ontzat emon eban Estebanen
hilketa.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 31 [30], 3c-4. 6 eta 7b-8a. 17 eta 21ab (R/. 6a)
R/. Zure eskuetan izten dot, Jauna, neure bizia.
Edo: Aleluia.
V/. Izan zakidaz harri babesle,
gaztelu
salbatzaile.
Zu
zaitut-eta neure hatx eta gaztelu,
zeure
izenaren ohorez eroan nagizu eta gidatu. R/.
V/. Zure eskuetan izten dot neure bizia;
askatu
nagizu, Jauna, Jainko leiala.
Nik
Jaunagan dot konfiantza.
Poztu
eta alaituko naz zure maitasunagaitik. R/.
V/. Erakutsi aurpegi argia zerbitzari honi,
salbatu
nagizu zeure maitasunaz.
Zeure
aurpegiaren babespean gordetzen dozuz
jentearen
azpikerietatik. R/.
Aleluia
Jn 6, 35ab
R/. Aleluia.
V/. Neu naz bizia emoten dauan ogia, dino Jaunak;
Nigana
datorrena ez da gose izango. R/.
Ebanjelioa
Moisesek ez,
neure Aitak
emoten deutsue zeruko benetako ogia.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 6, 30-35
Aldi haretan, jenteak esan eutson Jesusi:
«Zer ezaugarri egiten dozu, guk ikusi eta Zugan sinisteko? Zer egiten dozu?
Gure asabek mana jan eben basamortuan, Liburu Santuak dinoanez: “Zeruko ogia
emon eutsen jaten”».
Jesusek erantzun eutsen: «Bene-benetan
dinotsuet: Ez eutsuen Moisesek emon zeruko ogia; neure Aitak emoten deutsue
zeruko egiazko ogia; izan be, Jainkoaren ogia zerutik jatsi eta munduari bizia
emoten deutsona da».
Orduan, hareek Jesusi: «Jauna, emoiguzu beti
ogi horretatik». Jesusek erantzun eutsen: «Neu naz bizia emoten dauan ogia;
Nigana datorrena ez da gose izango, eta Nigan sinisten dauana ez da behin be
egarri izango».
Jaunak esana
IRUZKINA
Joan ebanjelariak Jesusen ahotan jarten dauan ogi biziaren diskurtso honetan geure burua sartu behar izango geuke, Jesusen eta judeguen arteko eztabaidaren kanpoko begirale lez egon barik. Orduan bai somauko geukela ez dala hain erraza Jesusen berbak onartzea.
Judeguak Legearen (Moisesen) tradizinotik datoz, eta haren ezaugarriak behin eta barriz gogoratzen dabez, eta aurpegiratzen deutsoez Jesusi.
Eurenean temati eusten deutsoen artean ezin izango dabe Jesusen ezaugarririk ikusi. Harengan beste Moises bat aurkitu gura izango dabe, sinistu ahal izateko. Baina Jesus ez da Moises. Moises Jesusen aurrekari edo irudi jarten dau ebanjelariak. Jesus da, ez ogia emoten dauana, ogia bera baino; eta Jainkoa bere Aita.
Onartu ahal izateko berba gogorregiak judeguentzat. Horregaitik egiten jake hain ezinezko Jesusengan sinistea. Bilatzen dabena ez dalako Jesusek dinotsena, edo emoten deutsena, benetako gizaki eta Jainkoaren seme-alaba zelan izan, azaleko preminak zelan asetu baino.
Beste guztia ondo eratuta dabenez, nahi dabena eta bilatzen dabena lanik egin barik jan ahal izatea da.
Zer da Jainkoari eskatzen deutsaguna. Zer da Jesusengan bilatzen doguna? Benetako gizaki zelan izan, ala azaleko preminaren bat asetzea?
Pazkoaldiko III. eguaztena
I. Irakurgaia
Alde guztietara
joan ziran,
Barri Ona
iragarriz.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 8, 1b-8
Esteban hil eben egun berean, erasoaldi
latza sortu zan Jerusalemgo eleiz alkartearen kontra. Apostoluak ez beste
guztiak Judean eta Samarian zehar sakabanatu ziran.
Gizon jainkozale batzuek Estebanen gorpuari
lur emon eutsoen eta dolu handia egin eben beragaitik.
Saulok triskantza ikaragarria egiten
ziharduan eleiz alkartean: etxeetan sartu, gizon-emakumeak atxilotu eta
kartzelara eroaten ebazan.
Sakabanatu ziranak alde guztietara joan
ziran, Barri Ona iragarriz. Halan, Felipe Samaria urira jaitsi eta Mesiasen
barri emoten hasi zan. Felipek esaten ebana entzun eta egiten ebazan mirariak
ikustean, gogo batez onartzen eban jenteak haren predikua; izan be, deabrudun
askorengandik urteten eben espiritu gaiztoek deadarka, eta elbarri eta herren
asko osatzen zan. Poz handia izan eben uri haretan.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 66 [65], 1-3a. 4-5. 6-7a (R/. 1)
R/. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari.
Edo: Aleluia.
V/. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari,
kanta
haren izen ospetsuari,
emon
aintza eta gorespen hari.
Esan
Jainkoari: «Zein izugarriak diran zure egintzak!» R/.
V/. Mundu osoa ahuspezten da zure aurrean,
Kantatu
deizuela, kantatu zure izenari.
Zatoze
eta ikusi Jainkoak eginak,
izugarriak
dira gizakien aldeko haren egintzak. R/.
V/. Lehor bihurtu eban itsasoa,
oinez
igaro eben ibaia;
poztu
gaitezan, beraz, haregaz.
Nagusi
da betidanik bere ahalmenaz. R/.
Aleluia
Ik. Jn 6, 40
R/. Aleluia.
V/. Semeagan sinisten dauanak betiko bizia izango
dau,
eta
Neuk biztuko dot azken egunean, dino Jaunak. R/.
Ebanjelioa
Hau da nire
Aitaren nahia:
Semea ikusten
dauanak izan dagiala betiko bizia.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 6, 35-40
Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari:
«Neu naz bizia emoten dauan ogia; Nigana datorrena ez da gose izango, eta Nigan
sinisten dauana ez da behin be egarri izango». Zuek, ostera, lehen be esan
deutsuedanez, ez dozue sinisten, ikusi nozuen arren. Aitak Niri emoten deustan
guztia Neugana etorriko da, eta Nigana etortzen danik ez dot kanpora botako,
ze, ez naz zerutik jatsi neure nahia egitera, bialdu nauanaren nahia
baino.
Eta hauxe da bialdu nauanaren nahia: berak
emon deustan guztitik, ez dagidala ezer be galdu, ezpada ze, biztu dagidala
azken egunean. Hauxe da nire Aitaren nahia: Semea ikusi eta harengan sinisten
dauanak izan dagiala betiko bizitza; eta Neuk biztuko dot azken egunean».
Jaunak esana
IRUZKINA
Ogi biziaren (edo bizia emoten dauan benetako ogiaren) diskurtsoa aurrera joan ahala, onartzeko gatxago egingo jake judeguei.
Ebanjelariak lortu gura dauana zera da: judeguek euren tradizinoak alde batera laga eta Jesus onartu daiela. Moises eta Tradizino guztien gainetikoa da Jesus; hauxe da Jainkoak bizia izan daigun emoten dauan benetako ogia.
Ahaleginak eta bi egingo dauz ebanjelariak judeguek Jesus onartu daien; baina ez ete da alperrik ahaleginduko?
Judeguek ondo eratuta dabez Jainkoagazko hartu-emonak; ondo ikasi dabe eta dakie zer bete behar daben, zer saihestu eta zer egin Jainkoaren gogoko izateko. Hori irakasten ez dau inork etorri behar, ondotxo dakie-eta.
Eta Jesusek proposatzen deutsena, bizia emoten dauan Jainkoak emondako ogi bizi lez onartzea… hori larregi da. Eurek nahikoa dabe azaleko preminak asetzeaz. Ez dabe barruko izaerea, benetako gizakia, garatzea bilatzen, zelan benetako gizaki eta Jainkoaren seme-alaba izan; honek euren buruari uko egitea eskatzen deutse-eta.
Pazkoaldiko III. eguena
I. Irakurgaia
Hona ura; zerk galarazoten dau ni bateatzea?
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 8, 26-40
Egun hareetan, Jainkoaren aingeruak esan
eutson Feliperi: «Ea, zoaz hegoalderantz, Jerusalemdik behera Gazara doan
bidetik. Bide hori basamortuan zehar doa». Abiatu zan Felipe, eta han ikusi
eban etiopiar iren bat; Etiopiako Kandaze erreginaren ministroa zan, haren
ondasun guztien administratzailea. Jerusalemera etorri zan Jainkoa gurtzera eta
barriro etxera joian. Bere karrozan jesarrita, Isaias profeta irakurtzen egoan.
Espirituak esan eutson Feliperi: «Aurreratu
eta jarri zaitez karroza horren ondoan». Arin-arin hurreratu jakon Felipe eta,
Isaias profeta irakurtzen entzunik, esan eutson irenari: «Ulertzen ete dozu
irakurtzen diharduzuna?» Harek erantzun: «Zelan ulertuko dot, bada, inork
azaltzen ez badeust?» Eta igon eta beragaz jesartzeko eskatu eutson Feliperi.
Irakurtzen ziharduan Liburu Santuko pasartea hauxe zan:
«Hiltzera daroen bildotsak lez,
ule-moztaileen
aurrean isilik dagoan ardiak lez,
ez
eban ahorik zabaldu.
Gizon
ezereza zalako, ez eutsoen justiziarik egin.
Nork
aitatuko dau haren ondorengotza?
Zuztarretik
kendu eben-eta haren bizia lurretik».
Itaundu eutson irenak Feliperi: «Esaidazu,
mesedez: nortaz dino hori profetak, bere buruaz ala beste norbaitez?» Felipek,
orduan, Liburu Santuko pasarte honetatik abiaturik, Jesusen Barri Ona iragarri
eutson.
Bidean aurrera joiazala, ura egoan toki
batera heldu ziran, eta irenak esan eban: «Hona ura; zerk galarazoten dau ni
bateatzea?» Karroza gelditzeko agindu eban; Felipe eta irena, biak uretara
jaitsi ziran eta Felipek bateatu egin eban.
Uretatik urten ebenean, Jaunaren Espirituak
hartu eta eroan egin eban Felipe; irenak ez eban gehiago ikusi, eta poz-pozik
jarraitu eban bidean aurrera. Felipe, barriz, Azoton aurkitu zan, eta herri
guztietan Barri Ona iragarriz joan zan, Zesareara heldu arte.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 66 [65], 8-9. 16-17. 20 (R/. 1)
R/. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari.
Edo: Aleluia.
V/. Bedeinkatu, herriok, gure Jainkoa,
oihukatu
ozen haren gorespena,
bizirik
deusku-eta eutsi,
eta
gure oinei ez deutse jausten itzi. R/.
V/. Zatoze eta entzun, Jainkoari begirune
deutsazuenok,
kontatuko
deutsuedaz harek nire alde eginak.
Ahoz
neutsan dei egin
eta
mihinez goratu. R/.
V/. Bedeinkatua Jainkoa, ez dau-eta baztertu nire
otoitza,
ezta
aldendu be nigandik bere maitasuna. R/.
Aleluia
Jn 6, 51
R/. Aleluia.
V/. Neu naz zerutik jaitsi dan ogi bizia, dino
Jaunak;
ogi
honetatik jaten dauana betiko biziko da. R/.
Ebanjelioa
Neu naz zerutik jaitsi dan ogi bizia.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 6, 44-51
Aldi haretan, Jesusek esan eutson jenteari:
«Ezin da inor Nigana etorri, bialdu nauan Aitak erakartzen ez badau; eta Neuk
biztuko dot hori azken egunean. Hauxe dino profeten liburuak: “Jainkoaren
ikasle izango dira danak”. Aitari entzun eta harek irakatsia bereganatzen
dauana Neugana dator. Horrek ez dau esan gura inork Aita ikusi dauanik;
Jainkoagandik etorri danak bakarrik ikusi dau Aita.
Bene-benetan dinotsuet: Sinisten dauanak
betiko bizitza dauka. Neu naz bizia emoten dauan ogia. Zuen gurasoek mana jan
eben basamortuan eta, halan be, hil egin ziran. Hauxe da zerutik jaisten dan
ogia; honetatik jaten dauana ez da hilko. Neu naz zerutik jatsia dan ogi bizia;
ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da. Eta Nik emongo dodan ogia neure
haragia da, mundua bizi dadin emona».
Jaunak esana
Iruzkina
Garrantzi handikoa da Joanen ebanjelioko VI. atal hau Joanen taldekoek Jesusez zer uste eben ezagutzeko, eta harengan sinisteak ze gora-beheratan sartu zituen jakiteko.
Erdi-erdiko gaia ogia izango da, eta haren inguruan aurkituko dogu garatua Jesusen irudia: Moises barria; harek mana emon baeutsen jaten, Jesusek benetako ogia emongo dau, azkenean bere haragia ogi bihurtzeraino.
Baina hizkuntza beratan hitz egin arren, herritarrek ez deutsoe ulertuko Jesusi, behar bada euren irudi eta uste jakinetatik urteteko gauza ez diralako.
Eurentzat, zeruetako Jainkoa da euren Jainko; haren mezularia Moises; honexegandik hartu dabe Legea, eta emon deutse jaten mana basamortuan, eta hatxeko ura edaten. Beroni jarraitu behar deutsoe Jainkoaren gogoko izateko.
Joanen jarraitzaile taldekoek barriz Jesusengan aurkitu eta autortuko dabe Jainkoagazko Alkargo barria, eta hauxe izango da bizi-iturria. Hauxe da Jainkoak emoten dauan bizirako ogia eta azken hitza, berau daualako Semea.
Pazkoaldiko III. barikua
I. Irakurgaia
Neure
zerbitzurako aukeratua dot gizon hori,
jentilei nire
izena adierazo deien.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 9, 1-20
Egun hareetan, Saulok, oraindino Jaunaren
ikasleen aurka heriotza-mehatxua eriola, abade nagusiagana joan eta Damaskoko
sinagogetarako gutunak eskatu eutsazan, aurkitzen ebazan kristau-bidearen
jarraitzaileak, gizon eta emakume, Jerusalemera preso ekarri ahal izateko.
Damaskorantz joiala, uritik hurrean,
bat-batean zerutiko argi batek distiraz inguratu eban. Lurrera jausi zan eta
ahots hau entzun eban: «Saulo, Saulo, zergaitik pertsegitzen nozu?» «Nor
zaitut, Jauna?», itaundu eban Saulok. Eta harek: «Jesus nozu, zuk pertsegitzen
dozuna. Orain, jagi eta sartu urian; han esango deutsue zer egin behar dozun».
Haren bidelagunak harrituta gelditu ziran,
ahotsa entzuten eben-eta, baina inor ikusten ez. Saulo lurretik jagi zan eta,
begiak zabalik ebazan arren, ez eban ezer be ikusten. Eskutik hartuta eroan
eben Damaskora, eta hiru egun emon ebazan han itsu, ezer jan eta edan barik.
Bazan Damaskon Ananias izeneko ikasle bat.
Jaunak, ikuskari baten, dei egin eutson: «Ananias!» «Hona hemen ni, Jauna!»,
erantzun eutson harek. Jaunak esan eutson: «Zoaz Kale Zuzenera, Judasen etxera,
eta itaundu egizu Tarsoko Saulo dalakoaz. Otoitzean dihardu eta Ananias izeneko
gizon bat ikusi dau etxean sartzen eta eskuak gainean ezartzen, barriro
ikusmena hartu dagian».
Ananiasek erantzun eutson: «Jauna, askori
entzuna deutsat zenbat kalte egin deutsen gizon horrek zure fededunei
Jerusalemen, eta hemen bertan be badau aginpide, abade nagusiak emona, zure
izenari dei egiten deutsoen guztiak atxilotzeko». Jaunak erantzun eutson:
«Zoaz, neure zerbitzurako aukeratu dot-eta gizon hori, bai jentilei eta hareen
erregeei, bai israeldarrei, nire izena adierazo deien. Neuk agertuko deutsat
zenbat sufridu beharko dauan nire izenagaitik».
Joan zan, bada, Ananias eta, etxean
sarturik, eskuak ezarri eutsazan Saulori eta esan eutson: «Saulo anaia, Jaunak,
bidean zentozala agertu jatzun Jesusek, bialdu nau, ikusi dagizun eta Espiritu
Santuaz bete zaitezan». Bat-batean ezkata lako batzuk jausi jakozan begietatik,
eta ikusten hasi zan. Behingoan, bateatu egin eben. Gero, jan eta indarrak
barritu jakozan.
Saulo Damaskoko ikasleekin gelditu zan egun
batzuetan. Gero, sinagogetan predikatzen hasi zan, Jesus Jainkoaren Semea dala
iragarriz.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 117 [116], 1. 2 (R/. Mk 16, 15)
R/. Zoaze mundu guztira eta iragarri Barri Ona.
Edo: Aleluia.
V/. Goratu egizue Jauna, nazino guztiok,
goratu
egizue, herri guztiok. R/.
V/. Sendoa da-eta guretzat haren maitasuna,
beti-betikoa
Jaunaren leialtasuna. R/.
Aleluia
Jn 6, 56
R/. Aleluia.
V/. Nire haragia jaten eta nire odola edaten
dauana
Neugan
dago eta Ni harengan, dino Jaunak. R/.
Ebanjelioa
Nire haragia
benetako janari da
eta nire odola
benetako edari.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 6, 52-59
Aldi haretan, judeguek eztabaidan ziharduen
euren artean: «Zelan emon ahal deusku honek bere haragia jaten?»
Jesusek
esan eutsen: «Bene-benetan dinotsuet: Gizonaren Semearen haragia jaten eta
haren odola edaten ez badozue, ez dozue bizirik izango zeuongan. Nire haragia
jaten eta nire odola edaten dauanak betiko bizitza dauka, eta Neuk biztuko dot
hori azken egunean. Izan be, nire haragia benetako janaria da eta nire odola
benetako edaria. Nire haragia jaten eta nire odola edaten dauana Neugan dago
eta Ni harengan.
Bizia dan Aitak bialdu nau eta Ni Aitari
esker bizi naz; era berean, Ni jaten nauana Neuri esker biziko da. Hauxe da
zerutik jatsi dan ogia; ez da zuen gurasoek jan ebena lakoa, ze, hareek hil
egin ziran. Ogi honetatik jaten dauana betiko biziko da».
Hau
guztiau Kafarnaumgo sinagogan irakatsi eban Jesusek.
Jaunak esana
Iruzkina
Zelan ulertu eta ulertzen ete doguz Jesusen berbok: «Gizonaren Semearen haragia jaten eta haren odola edaten ez badozue, ez dozue bizirik izango zeuongan». Behar bada, hitzez-hitz ulertu izan doguz eta atzeraka egin deuskue, eta konponketak egiten hasi gara, irudia baino ez ziralakoan…
Jesus paretik kendu ondorengo haren jarraitzaileen bizipenak iragarri leiguez berbok, gehienbat.
Judeguek ezin onartu daikee inoren haragia katerik, ez inoren odola edaterik. Baina Jesusek, halan ere, azpimarratu egiten dau eta berretsi.
Judeguentat odola bizia zan, eta inoren odola hartzeak haren bizitzaz jabetzea eta haren biziaz bizi izatea nahi eban esan.
Eta horixe da Jesusek ulertzera emon gura dauana: Jesusen bizitzaz jabetu behar dogula, benetan bizi izan nahi badogu. Bera Jainkoaren bizitzaz bizi zanez, geu ere, bere bitartez, Jainkoaren bizitzaz bizi izan geintekezala.
Sinismena behar da, ezta? Horreexek lirateke gure eskariak.
Pazkoaldiko III. zapatua
I. Irakurgaia
Sendotuz eta
ugarituz joian Eleizea,
Espiritu
Santuagandiko adoreari esker.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 9, 31-42
Egun hareetan, eleiz alkartea bakean bizi
zan Judea osoan, Galilean eta Samarian; Jaunaganako leialtasunean bizi zan, eta
sendotuz eta ugarituz joian, Espiritu Santuagandiko adoreari esker.
Pedro hara eta hona ebilen eten barik.
Behin, Lidan bizi ziran fededunengana joan zan. Eta han Eneas izeneko gizon
elbarri bat aurkitu eban, zortzi urte hareetan ohatilan etzuna. Pedrok esan
eutson: «Eneas, Jesu Kristok osatu zaitu; jagi eta batu ohea». Bat-batean jagi
egin zan. Lidan eta Saron lautadan bizi ziran guztiek ikusi eben gizona eta
Jaunagana bihurtu ziran.
Bazan Jafan emakume ikasle bat, Tabita
izenekoa (grekoz «Dorkas», hau da, «Basahuntza»). On egitera eta behartsuei
laguntzera guztiz emona bizi zan. Egun hareetako baten, gaixotu egin zan eta
hil, eta gorpua, garbitu ondoren, goiko gela baten ipini eben. Jafatik hurrean
dago Lida, eta ikasleek, Pedro han zala jakinik, gizon bi bialdu eutsoezan,
lehenbailehen euren urira etortzeko eskatuz.
Pedro behingoan joan zan hareekin. Heldu
zanean, goiko gelara eroan eben. Andra alargun guztiak negarrez hurreratu
jakozan eta Dorkas zanak egiten eutsezan jantzi eta soingainekoak erakutsi
eutsoezan. Pedrok danei urtenazo eutsen eta otoitz egin eban belauniko; gero,
gorpura begira, esan eban: «Tabita, jagi!» Harek begiak zabaldu ebazan eta,
Pedro ikustean, jesarri egin zan. Pedrok eskutik hartu eta zutunduazo eban eta,
fededunei eta alargunei deiturik, bizirik aurkeztu eutsen.
Jafa osoak izan eban jazotakoaren barri, eta
askok sinistu eban Jaunagan.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 116 [115], 12-13. 14-15. 16-17 (R/. 12)
R/. Zelan ordainduko deutsat Jaunari egin deustan on guztia?
Edo: Aleluia.
V/. Zelan ordainduko deutsat Jaunari
egin
deustan on guztia?
Salbazino-edontzia
dot jasoko
eta
Jaunaren izenari dei egingo. R/.
V/. Beteko deutsadaz Jaunari agintzariak,
herri
osoaren aurrean.
Mingarri
jako Jaunari
bere
fededunen heriotza. R/.
V/. Bai, zure zerbitzari naz, Jauna,
zure
zerbitzari ezereza,
askatu
dozuz nire kateak.
Gorespen-oparia
deutsut eskeiniko
eta
Jaunaren izenari dei egingo. R/.
Aleluia
Ik. Jn 6, 63c. 68c
R/. Aleluia.
V/. Zure hitzak, Jauna, espiritu eta bizi dira;
zure
hitzek betiko bizia dabe. R/.
Ebanjelioa
Norengana
joango gara?
Zure hitzek
betiko bizia dabe.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 6, 60-69
Aldi haretan, Jesusen ikasleetako askok esan
eban: «Gogorra da berbeta hau. Nork entzun leike?»
Jesusek,
bere barruan konturaturik ikasleak marmarka ziharduela, esan eutsen:
«Onartezina deritxazue horri? Eta Gizonaren Semea lehen egoan lekura igotzen
ikusiko bazendue, orduan zer? Espiritua da bizia emoten dauana; haragiak ez dau
ezer emoten. Nik esan deutsuedazan berbak bizi eta espiritu dira. Baina badira
zuen artean sinisten ez daben batzuk». Izan be, Jesusek hasieratik ekian nork
ez eban sinisten eta nork salduko eban. Eta esan eban gainera: «Horregaitik
esan deutsuet ezin dala inor be Nigana etorri, Aitak ez badeutsa horretarako
gaitasuna emoten».
Harrezkero, haren ikasleetariko askok atzera
egin eban, eta aurrerantzean ez ziran haregaz ibili. Orduan, esan eutsen
Jesusek Hamabiei: «Zuek be alde egin gura ete dozue?» Erantzun eutson Simon
Pedrok: «Jauna, nogana joango gara gu? Zeuk daukazuz betiko bizitzako berbak.
Eta guk sinistu dogu eta badakigu Zeu zarana Jainkoaren Santua».
Jaunak esana
Iruzkina
Joan ebanjelaria zirt-edo-zart egitekoa da. Jesusen jarraitzaile izatea ezin izan daiteke badaezpadako gauza bat; buru-belarri sartu behar da haren esanetan.
Eta gaurko ebanjelio-txatal honek erabagi hartzera bultzatzen gaitu, Jesusen zelango jarraitzaile garan aztertzera.
Jesusek jarraitzaile erabakiorrak behar ditu, ez ezbaian dabiltzanak. Hortxe ikusten da nork jarraitu leikeon: «haren ikasleetariko askok atzera egin eban» esan deusku. Hareetariko askok ez ebela sinisten ere bai…
Zer ete dinosku horrek gaurko jarraitzaileez? Eta nire sinismena zelangoa dan ere ez ete deust aztertuazoten?
Hortxe Jesusen itauna hamabiei zuzendua, hurkoenei (neuri?): «Zuek be alde egin gura ete dozue?» Pedroren erantzunean aurkitu geike hareentzat, Jesus ezagutu ondoren, ez egoala beste norabide eta helbururik.
Ezagutzen ete dot Jesus?