Pentekoste ondorengo astelehenean
Maria Birjina dohatsua, Eleizaren Ama
Oroipena
I. Irakurgaia (1. aukera)
«Bizidun guztien ama»
Hasiera liburutik
Has 3, 9-15. 20
Adamek zuhaitzetik jan ondoren, Jainko
Jaunak dei egin eta esan eutson: «Non zara?» Harek erantzun: «Zure oin-hotsa
baratzean entzun dodanean, bildurtu eta gorde egin naz, narrugorri nengoalako».
Jainkoak esan eutson: «Eta zeinek jakinarazo deutsu narrugorri zengozala?
Galarazo neutsun zuhaitzeko frutua jan ete dozu?» Gizonak erantzun: «Laguntzat
emon deustazun emakumeak eskeini deuSt frutua, eta jan egin dot». Orduan,
Jainko Jaunak esan eutson emakumeari: «Zer egin dozu?» Emakumeak erantzun: «Sugeak engainatu nau eta jan egin dot».
Orduan, Jainko Jaunak esan eutson sugeari:
«Hori
egin dualako,
madarikatua
izango haz
abere
guztien eta basapiztia guztien artean;
sabel
gainean ibiliko haz arrastaka
eta
hautsa jango dok heure bizitzako egun guztietan.
Alkarren
arerio egingo zaituet hi eta emakumea,
hire
eta haren ondorengoa;
honek
burua zapalduko deua,
eta
hik orpotik helduko deutsok».
Gizonak bere emazteari «Eva» ezarri eutson izena, bizidun guztien ama dalako.
Jaunak esana.
I. Irakurgaia (2. aukera)
Jesusen ama Mariagaz otoitzari emonak bizi ziran.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 1, 12-14
Jesusek zerura igon ondoren, apostoluak
Jerusalemera bihurtu ziran Oliamenditik –mendi hau Jerusalemdik hurrean dago,
kilometro batera eskas–.
Etxera heldurik, bizilekua eukien goiko
gelara igon eben Pedrok, Joanek, Santiagok eta Andresek, Felipek eta Tomasek,
Bartolomek eta Mateok, Santiago Alfeoren semeak eta Simon Zelotek, eta Judas
Santiagoren semeak. Danak, emakume batzuekin eta Jesusen ama Mariagaz eta
senideekin, bihotz batez otoitzari emonak bizi ziran.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 87 [86], 1-2. 3. eta 5. 6-7 (R/. ik. 3)
R/. Bai ospetsu berba egiten dabela zutaz, Jainkoaren uri!
V/. Horra, mendi santuaren gainean oinarrituriko
uria!
Jaunak
Sion uria maiteago,
Israelgo
beste bizitoki guztiak baino. R/.
V/. Bai ospetsu berba egiten dabela zutaz,
Jainkoaren
uri!
Sion uriaz esango da:
«Han
jaioak dira danak;
Goi-goikoak
dau ha sendo ezarri». R/.
V/. Hona, Jaunak herrien zerrendan idatzi:
«Han
jaioak dira honeek guztiak».
Eta
dantzan eginez kantatuko dabe:
«Guztiek,
Sion, zugan bizilekua». R/.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Zorionekoa zu, Maria Birjina, Jainkoaren Ama,
dohatsua
zu, Eleizaren ama,
Zure
seme Jesu Kristoren Espirituaren sua
gugan
bizten dozuna! R/.
Ebanjelioa
Nor naz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko?
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 19, 25-34
Aldi haretan, Jesusen kurutzearen ondoan
egozan haren ama, bere amaren ahizta, Maria Kleofasena eta Maria Magdalena.
Jesusek, bere ama eta, beronen ondoan, maite eban ikaslea ikusirik, esan eutson
amari: «Emakume, horra hor zure semea!» Gero, ikasleari esan eutson: «Horra hor
zure ama!»
Eta harrezkero ikasleak bere etxean hartu
eban.
Ondoren, Jesusek, dana betea zala jakinik,
Liburu Santuak esana guztiz bete zedin, esan eban: «Egarri naz!»
Bazan han ozpinez betetako pitxar bat.
Orduan, belakia ozpinetan busti eta, kainaberari ertzean erantsiz, ahora
hurreratu eutsoen. Ozpina hartu ebanean, Jesusek esan eban: «Bete da dana!»
Eta, burua makurtuz, azken arnasa emon eban.
Pazko-jairako prestaketa-eguna zan, eta
judeguek ez eben gura zapatuan gorpuak kurutzean gelditzerik, ze, zapatu ha oso
jaiegun handia zan. Horregaitik, kurutzeratuei berna-hazurrak apurtu eta handik
kentzeko eskatu eutsoen Pilatori.
Joan ziran, bada, gudariak eta
berna-hazurrak hausi eutsiezan Jesusegaz kurutzean jositako biei; baina, Jesusengana
heldu ziranean, ordurako hilda egoala ikusirik, ez eutsoen berna-hazurrik
hausi, ezpada ze, gudari batek lantzaz saihetsa zulatu eutson, eta bat-batean
odolak eta urak urten eben.
Jaunak esana
IRUZKINA
Ebanjelio txatal honetan Joanek Jesusen Testamentua iragarten deusku; ezaugarriez josita dago: Ama (emakumea) Itun Zaharraren ezaugarri da. Amaitu da ha eta Barria hasten da. Honen ezaugarri Joan eta Maria Magdalena dira.
Alkar onartu beharra dauke, errespetatu beharra, alkar autortu beharra… Horra hor… zure ama… zure semea…
Azken ahalegina ere egingo dau Jesusek gorroto deutsoenekaz adiskidetzeko: egarri naz. Baina gorrotoaren ezaugarri litzateken ozpina hurreratuko deutsoe ezpanetara. Eta Jesusek ez deutso uko egingo.
Ozpin-pitxarrak Kanako ezteguetako ur-pitxarrak gogoratzen deuskuz: handik Jesusek ardaua emoten dau; bizigarria eta poza emon eutsen; hemen gorrotoa jaso behar dau.
Judeguak legekeriaz arduratzen dira, zapatua salbatzeaz; baina Jesusek besterik eskeintzen deutse: Jainkoagazko Itun (Alkargo) barria: gaizkileak ere erakarri gura dauzana; Pazko Bildots bizi-emoilea, hilteko arrazoia (Jainkoaren nahia betetea)…
Baina legekeriak itsutu egiten dau eta ulertzea galazo.