Pazkoaldiko VII. astelehena
I. Irakurgaia
Hartu zenduen
Espiritu Santua,
sinistu
zenduenean?
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 19, 1-8
Apolo Korinton egoala, Paulo, Asia Txikiko
mendialdean ibili ondoren, Efesora heldu zan. Han ikasle batzuk aurkitu ebazan
eta itaundu eutsen: «Hartu zenduen Espiritu Santua, sinistu zenduenean?» Hareek
erantzun eutsoen: «Espiritu Santua badanik be ez dogu entzun». Paulok, orduan:
«Zein bateo hartu dozue, bada?» Hareek erantzun: «Joanen bateoa». Orduan,
Paulok esan eutsen: «Joanek bihotz-barritzearen ezaugarri zan bateoa emon eban,
baina herriari esanez, beraren ondoren etortzekoa zanagan, hau da, Jesusengan
sinisteko».
Hau entzunik, Jesus Jaunaren izenean bateatu
ziran. Paulok eskuak ezarri eutsezanean, Espiritu Santua jaitsi zan hareen
gainera, eta hizketa arrotzez berbetan eta profeta antzera hitz egiten hasi
ziran. Hamabiren bat lagun ziran guztiak.
Hiru hilabetean, Paulo sinagogara joan zan eta
bildur barik berba egin eban Jainkoaren erreinuaz, entzuleak sinismenera
erakartzen ahaleginduz.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 68 [67], 2-3. 4-5ac. 6-7b (R/. 33a)
R/. Munduko erreinuak, kanta Jainkoari.
Edo: Aleluia.
V/. Jagitzen da Jainkoa, sakabanatzen dira
arerioak,
ihesi
doaz haren aurretik gorroto deutsoenak.
zelan
dan argizaria sutan urtzen,
halan
dira gaiztoak Jainkoaren aurrean galtzen. R/.
V/. Zintzoak, barriz, pozten dira,
Jainkoaren
aurrean alaitzen,
alai
eta pozez gainezka.
Kanta
Jaunari, jo soinua haren izenari,
Jauna
dau izena, poztu zaiteze haren aurrean. R/.
V/. Umezurtzen aita da Jainkoa, alargunen
defendatzaile
bere
egoitza santutik.
Jainkoak
etxea emoten deutse baztertuei,
kantu
artean askatasuna presoei. R/.
Aleluia
Kol 3, 1
R/. Aleluia.
V/. Kristogaz biztu zarien ezkero,
bilatu
egizuez zeruko gauzak,
han
dago-eta Kristo
Jainkoaren
eskumaldean jesarrita. R/.
Ebanjelioa
Izan adore, garaitu dot Nik mundua.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 16, 29-33
Aldi haretan, ikasleek esan eutsoen Jesusi:
«Orain bai argi berba egiten dozula, eta ez irudi bidez. Orain badakigu dana
dakizuna eta ez dozuna inork itaundu beharrik; horregaitik sinisten dogu
Jainkoagandik etorri zarala».
Jesusek erantzun eutsen: «Orain sinisten
dozuela? Hara, badator ordua, hobeto esan, etorria da, nor bere aldetik joanda
sakabanatu eta Ni bakarrik itziko nozuen ordua. Baina Ni ez nago bakarrik, ze,
Neugaz dago Aita.
Hau esan deutsuet, Nigan bakea izan dagizuen.
Izango dozue larrialdirik munduan; baina izan adore, Nik garaitu dot mundua».
Jaunak esana
IRUZKINA
Zelan nahastatzen diran hemen Jesusen kurutzeko heriotza uneko bildurrak, kezkak, izuak…, eta geroko bizitz esperientzia. Lehenengo ulertezina, edo onartezina, eta geroko ulermena eta sinismena.
Gauza askori erantzun nahi deutso zatitxo honek, eta, behar bada, geu ere nahastauta gelditu geintekez.
Bakarrik egin behar izan eutsen aurre Jesusek bizitzaldiko une garrantzitsuei. Bere lagunenek ere ez eben ulertzen, ez onartzen, beste zeozeren ametsak eukezalako. Eta Jesus urrun egoan horreetatik.
Pazko esperientzia barneratu ahala ulertuko dabe bizi izandakoa, eta gero eta alkartuago egongo dira Jesusegaz. Baina ibilbide luzea egin ondoren izango da hori; ez da une batekoa edo bat-bateko gauzea.
Eta gatx egiten bajake ere, helduko dira onartzera (orain bai ulertzen dogula) Jesusen heriotza bizitza maitasunez emotea izan zala, eta horrexek garaitzen dauala mundukeria eta zalekeria guztiak, Jainkoaren nahierara bizi izatea dalako hori.
Jesusen garaipena, azkenik, gutariko bakotxarena ere bada, haren antzera geuk ere geure bizitza emoten badihardugu. Ez dogu, ba, Jesusengan jarri behar uste ona geure maitasun eskeintzan baino, hari esker.
Pazkoaldiko VII. martitzena
I. Irakurgaia
Neure ibilaldia
burutu
eta
Jesus Jaunak emon deustan egitekoa bete behar dot.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 20, 17-27
Egun hareetan, Miletotik mandatua bialdu eban
Paulok Efesora, eleiz alkarteko arduradunei dei eginez. Etorri ziranean, esan
eutsen: «Badakizue zelan jokatu dodan zuekin Asia probintziara heldu nintzan
lehenengo egunetik. Apaltasun osoz zerbidu dot Jauna eta negar artean, judeguen
azpikeriek sortu deustezan probaldiak dirala-eta. Ez deutsuet ukatu zuen onerako
izan eitekean ezer; jentaurrean eta etxerik etxe predikatu eta irakatsi
deutsuet, judeguei nahiz greziarrei Jainkoagana bihurtzeko eta Jesus gure
Jaunagan sinisteko arrenka eskatuz.
Eta orain Jerusalemera noa, Espirituak
behartuta, han zer jazoko jatan jakin barik. Hauxe dakit nik: Espiritu Santuak
uri guztietan esaten deustala kateak eta nekeak ditudala zain. Baina biziak ez
deust ardura, neure ibilaldia burutu eta Jesus Jaunak emon deustan egitekoa
bete ezkero, hau da, Barri Onaren autormen, Jainkoak deuskun onginahiaren
autormen, egitea bete ezkero.
Eta orain badakit, zuen artean Jainkoaren
erreinua iragartzen ibili dan hau, ez dauana zuetako inork barriro ikusiko.
Horregaitik, argi eta garbi esaten deutsuet gaur, nik ez dodala neure gain
hartzen inori jazo lekikeonaren erantzukizunik; izan be ez deutsadalako inoiz
uko egin Jainkoaren asmoa oso-osorik zuei adierazoteari».
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 68 [67], 10-11. 20-21 (R/. 33a)
R/. Munduko erreinuak, kanta Jainkoari.
Edo: Aleluia.
V/. Euria ugari isuri zenduan, oi Jainko,
lur
jotako zeure ondarea indarbarritu.
Hantxe
kokatu zan zure jentea,
Zuk,
ene Jainko, zeure ontasunean
dohakabeentzat
eratutako lurrean. R/.
V/. Bedeinkatua Jauna egunez egun!
Bere
gain hartu gaitu geure Jainko salbatzaileak.
Gure
Jainkoa Jainko salbatzailea,
Jainko
Jaunaren esku dago heriotzatik libratzea. R/.
Aleluia
Jn 14, 16
R/. Aleluia.
V/. Nik Aitari eskatuko deutsat,
eta
beste Laguntzaile bat emongo deutsue,
beti
zuekin egon dadin. R/.
Ebanjelioa
Aita, agertu egizu zeure Semearen aintza.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 17, 1-11a
Aldi haretan, Jesusek begiak zerura jaso eta
esan eban: «Aita, heldu da ordua. Agertu egizu zeure Semearen aintza, Semeak
zure aintza agertu dagian. Gizon-emakume guztien gainean aginpidea emon
deutsazun ezkero, berak betiko bizitza emon deiela Zuk berari emondakoei. Hauxe
da betiko bizitza: Zu, egiazko Jainko bakar hori, eta Zuk bialdutako Jesus
Mesias ezagutzea.
Nik zure aintza agertu dot munduan, Zuk emon
zeunstan egitekoa betez. Orain, Aita, emoidazu aintza zeure ondoan, emon
—mundua mundu izan baino lehen— zure ondoan neban aintza.
Agertu deutset zure izena mundu honetan emon
deustazuzan gizon-emakumeei. Zeureak zenduzan, Zuk Neuri emon zeunstazan, eta
hareek onartu egin dabe zure berbea. Badakie orain Zuk emon deustazun guztia
Zeugandik datorrena. Zuk Niri emon zeunstazan berbak emon deutsedaz Nik, eta
honeek onartu ditue. Eta benetan jakin dabe Zugandik urten nebala, eta sinistu
Zeuk bialdu ninduzula.
Honeen alde erregutzen deutsut; ez dot
munduaren alde erregutzen, Zuk emon deustazuzanon alde baino, zeureak diralako.
Bai, daukadan guztia zeurea da eta zurea guztia nirea, eta honeengan agertu da
nire aintza. Ez naz aurrerantzean munduan egongo; honeek, bai, munduan
jarraituko dabe. Ni, barriz, Zugana noa».
Jaunak esana
IRUZKINA
Ez jaku ezelan ere argi egiten Jesusek bere otoitzean darabilzan berba asko, harek eta guk zentzu bardinean ez darabilguzalako-edo.
Une batez baino ez bada ere, aztertu daigun Jesusek zeri deitzen deutson aintza: “emoidazu aintza zeure ondoan”.
Ezin esan geike Jesusen bizikerea saritzen dauan ohorea danik; Jesusen saria Aitaren nahierara bizi izatea bera zalako, eta ez gero hartuko dauan ezer.
Eta beste hauxe ere: hori ondo ulertzen ez badogu, gero izango dan zeozeri itxaroten egongo gara, eta galdu egingo dogu Jesus oraindixik dala Aitagaz bat.
Beste gauza bat da hemengo aldia eta hiltean izango dauan betea, oraindixik bizi dauana.
Hauxe berau nahi dau bere ikasleentzat ere: oraindixik bizi izan daiela Jainkoaren nahia egiten bizi izatearen aintza.
Horretarako bide bat baino ez izanik: maitatzea.
Pazkoaldiko VII. eguaztena
I. Irakurgaia
Jainkoaren
eskuetan izten zaituet;
harek badau
ahalmen eraikitzeko eta oinordekotza emoteko.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 20, 28-38
Egun hareetan, Paulok esan eutsen Efesoko
eleiz arduradunei: «Zaindu zeuen burua eta artalde osoa, honen zaindari jarri
zaitue-eta Espiritu Santuak; larratu egizue Jainkoaren Eleizea, harek bere
Semearen odolaz eskuratu ebana. Badakit, ni joatean, artaldeari parkatuko ez
deutsoen otso amorratuak sartuko dirana zuen artera. Zuen artetik be urtengo
dabe batzuk, irakatsi okerrak emonez, ikasleak euren ondoren eroan guraz.
Zagoze zuhur, bada, eta izan gogoan, hiru
urtez gau eta egun aspertu barik jardun dodala, negar-anpuluz zuetako bakotxari
aholkuak emoten. Orain, Jainkoaren eskuetan eta haren onginahizko hitzaren
babesean izten zaituet; harek badau ahalmen eleiz alkartea eraikitzeko eta
sagaratu guztiei oinordekotza emoteko.
Ez dot inoren zidar-urrerik edota jantzirik gura
izan. Ondo dakizue esku honeek irabazi dabela niretzat eta nigaz diranentzat
beharrezko guztia. Guztietan irakatsi izan deutsuet holan lan eginez lagundu
behar jakela behartsuei, Jesus Jaunaren hitz hareek gogoratuz: "Zorion
handiagoa dau emoteak, hartzeak baino"».
Hitzaldia amaiturik, belauniko jarri eta
otoitz egin eban beste guztiekin batera. Danak negarrari emon eutsoen eta
Paulori, lepotik helduta, musu emoten eutsoen. Nahigaberik handiena ez ebela
gehiago ikusiko esateak emon eutsen. Gero, ontziraino lagundu eutsoen.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 68 [67], 29-30. 33-35a. 35bc eta 36d (R/. 33a)
R/. Munduko erreinuak, kanta Jainkoari.
Edo: Aleluia.
V/. Agertu, ene Jainko, zeure indarra,
indartu,
oi Jainko, gure alde egin dozuna
Jerusalemen
dagoan zeure tenplutik;
erregeek
opariak ekartzen deutsuez. R/.
V/. Munduko erreinuok, kanta Jainkoari,
jo
soinua Jaunari,
zeruetan,
antxinako zeruetan, zaldiz doanari!
Hara,
oihu egin dau bere ahotsaz,
bere
ahots indartsuaz:
Autortu
Jainkoaren indarra. R/.
V/. Haren ospea Israelen gain dago,
haren
indarra hodeiak baino gorago.
Bedeinkatua
Jainkoa! R/.
Aleluia
Ik. Jn 17, 17b. a
R/. Aleluia.
V/. Zure hitza da egia, Jauna;
sagaratu
gagizuz egiaren bidez. R/.
Ebanjelioa
Bat izan daitezala Gu Geu bat garan lez.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 17, 11b-19
Aldi haretan, Jesusek begiak zerura jaso eta
honan egin eban otoitz: «Aita santu horrek, jagon egizuz zeure ahalmenaz Zuk
emon deustazuzanok, bat izan daitezan Gu geu bat garan lez. Honeekin izan nazan
bitartean, Neuk zaindu dodaz zeure izenean emon deustazuzanok. Honeen ardura
izan dot eta ez da bat be galdu, galdu behar ebana baino; holan, Liburu Santuek
dinoena bete da. Orain, ostera, Zeugana noa. Oraindino munduan nagoala dinot
hau guztiau, nire poza eurengan izan dagien, eta bete-betea izan dagien.
Zure berbea emon deutset Nik; baina munduak
gorroto deutse, mundukoak ez diralako, Neu be mundukoa ez nazan moduan. Ez
deutsut eskatzen honeek mundutik ataratzeko, Gaiztoagandik gordetzeko baino.
Ez dira mundukoak, Neu be mundukoa ez nazan
lez. Santu egizuz egiaren bidez; zure berbea da egia. Ni mundura bialdu
ninduzun lez, Neuk be mundura bialdu dodaz. Eta honeekaitik eskeintzen dot
osorik neure burua, eurek be euren burua eskeini deizuen egiaren bidez».
Jaunak esana
IRUZKINA
Jesusen otoitz honetan haren ardurak eta kezkak zeintzuk ziran aurkitu geike: bere ikasle-jarraitzaileen arduraz bizi da Jesus; eta hauxe geuretu geike: Aitagaz dauan loturea izan daiela beragaz eta ikasle-jarraitzaileek euren artean. Hau da: komuninoa, alkartasun bete-betekoa.
Bera jagon dauan lez jagongo dauz Aitak Jesusen ikasle-jarraitzaileak. Gurari eta eskari lez aurkezten dau hau une honetan: Bat izan daitezan, Gu geu bat garan lez.
Ezin izango dogu hau ulertu edo, gitxiago, onartu gauza ezbardinak balira eta bagina lez ulertu gura badogu; Jainkoa kanpoko zeozer lez, edo geu Jainkoagandik kanpoko zeozer bagina lez ulertu nahian.
Eta munduagazko hartu-emona? Hantxe gagoz, eta bertan jarraituko dogu. Ez dau eskatzen mundutik atara daizan, hantxe zaindu daizala baino.
Gure eginkizuna ez da, ba, mundutik ihes egitea, edo ha gorrotatzea, bertan bizi izatea baino; baina bertakotu barik. Hantxe aurkitu geikez Jainkoaren deiak, haren bihotzeko taupadak, harengandiko maitasuna gauzatzeko erak…
Jainkoaren berbea da bidea. Haxe da egia. Eta hantxe aurkitu geike argia, sendotasuna eta betea.
Pazkoaldiko VII. eguena
I. Irakurgaia
Erroman be nire testigu izan behar dozu.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 22, 30; 23, 6-11
Egun hareetan, judeguek Paulo zergaitik
salatzen eben garbi jakin nahirik, ha askatu eta abadeburuak eta Batzar Nagusi
osoa batzeko agindu eban erromatar gudalburuak; ondoren, Paulo ekarri eta
hareen aurrean jarri eban.
Paulok, baekian-eta batzuk fariseuak zirala
eta besteak saduzearrak, hau esan eban ozen Batzarraren erdian: «Anaiok, ni
fariseua naz, fariseuen semea, eta hildakoen biztuera itxaroten dodalako naukie
auzitan».
Hau esan ebanean, eztabaida sortu zan
fariseuen eta saduzearren artean, eta Batzarra bitan banatu zan. Izan be,
saduzearrek ez dabe onartzen biztuerarik, ez aingerurik, ez espiriturik;
fariseuek, ostera, bai. Izugarrizko nahastea sortu zan. Fariseuen alderdiko
lege-maisu batzuek jaso eta gogor esan eben: «Ez dogu okerrik aurkitzen gizon
honengan. Eta espiritu edo aingeruren batek berba egin badeutsa, zer?»
Eztabaida gogortuz joian, eta gudalburuak,
Paulo txikituko eben bildurrez, gudari-taldeari jaisteko agindu eutson, handik
atara eta koartelera eroan egien.
Hurrengo gauean, Jauna agertu jakon Paulori
eta esan eutson: «Izan adore! Jerusalemen nire testigu izan zaran lez, halantxe
behar dozu izan Erroman be».
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 16 [15], 1-2a eta 5. 7-8. 9-10. 11 (R/. ik. 1)
R/. Zaindu nagizu, Jauna,
babes bila nator-eta Zugana.
Edo: Aleluia.
V/. Gorde nagizu, Jainko,
Zugan
naz-eta babesten.
Hau
dinotsat Jaunari: «Zeu zaitut neure Jauna».
Jauna,
Zu zaitut neure ondarea, neure edontzia,
zeure
esku dago nire zoria. R/.
V/. Bedeinkatzen dot Jauna, aholku deustalako
emoten,
gauez
be berak dau nire barrua hezten.
Begi
aurrean dot Jauna eten barik;
ha
eskuman dodala, ezin naiteke dardaratu. R/.
V/. Horregaitik, alai dot bihotza, pozik erraiak,
atsedenean
nasai gorputza.
Ez
dozu-eta nire bizia Herio-lezara jaurtiko,
ezta
be zeure fededuna hilobian galtzen itziko. R/.
V/. Bizirako bidea erakutsiko deustazu;
alaitasunez
beteko nozu zeure aurrean,
zorionez
betiko zeure ondoan. R/.
Aleluia
Jn 17, 21
R/. Aleluia.
V/. Guztiak bat izan daitezala, Aita,
Zu
Nigaz eta Ni Zugaz biok bat garan lez,
munduak
sinistu dagian Zeuk bialdu nozula, dino Jaunak. R/.
Ebanjelioa
Egizu guztiak bat izan daitezala.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 17, 20-26
Aldi haretan, Jesusek begiak zerura jaso eta
honan egin eban otoitz: «Aita, ez dot erregutzen honeen alde bakarrik, baita
honeen berbearen bidez Nigan sinistuko dabenen alde be. Egizu, danak bat izan
daitezan. Aita, Zu Nigaz eta Ni Zugaz biok bat garan lez, honeek be bat izan
daitezan Gugaz, munduak sinistu dagian Zuk bialdu nozula.
Zuk emon zeunstan aintza berbera emon deutset
Nik, bat izan daitezan, Gu biok bat garan moduan: Ni honeekaz bat eta Zu Nigaz
bat. Holan guztiz bat izango dira, eta munduak ezagutu ahalko dau Zeuk bialdu
nozula eta Ni maitatu nozun lez maitatu dozuzala honeek be.
Aita, Zuk emon deustazuzanak Ni nagoan lekuan
Neugaz egotea gura dot, nire aintza —mundua izan baino lehen maite izan
nozulako emon deustazun aintza—ikusi dagien.
Aita zuzen hori, munduak ez zaitu ezagutu;
Nik, ostera, ezagutu zaitut, eta honeek jakin dabe Zuk bialdu nozuna. Jakin
eragin deutset zure izena, eta aurrerantzean be jakin eragingo deutset, Zuk Niri
deustazun maitasuna eurongan izan daiten, eta Neu be eurongan izan naiten».
Jaunak esana
IRUZKINA
Batasuna, sinismena, maitasuna, hona gaur azpimarratu geikena Jesusen otoitzean.
Oraingoan Jesusek ardura zabalagoa agertzen dau: bere ikasle-jarraitzaileez arduratzeaz gain, hareen bitartez edo eraginez sinismenera (edo Jesus ezagutzera) heldu daitezanen ardurea ere agertzen dau.
Hauxe da Jesusen ikasle-jarraitzaileen eginkizuna: Jesus ezagutzera emotea. Ezagutza horren ondorio da Jesusegaz beragaz eta Aitagaz bat egitea; eta hauxe dala —esan geike— gizakiaren helburua: Jainkoagaz dauan loturea, batasuna, edo bat izatea, aurkitu daiala, eta haren pozean eta ha gauzatzen jardun daiala.
Alkarren arteko batasuna da besteengan sinismena sortuazoko dauana. Batasun honek estu-estua izan behar dau: Semeak Aitagaz eta bere ikasle-jarraitzaileekaz dauan alkartasuna, batasuna.
Hurrengo urratsa izango da maitasuna. Hauxe dala helburua esan geike: gure eginkizuna Jesus ezagutzera emotea bada, eta, horretarako, alkarregaz bat eginda egon behar badogu, horrexek eragingo dau gure artean maitasuna. Horixe izango da Jesusek guretzat nahi dauan lekua. Hau ez da, ba, fisikoa…
Pazkoaldiko VII. barikua
I. Irakurgaia
Hil dan
eta Paulok bizi
dala dinoan Jesus.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 25, 13b-21
Egun hareetan, Agripa erregea eta Berenize
etorri ziran Zesarea urira, Festo agurtzera. Eta han egun asko egin zituenez,
Festok Pauloren auziaren barri emon eutson erregeari, esanez: «Bada hemen
Felixek preso itzi eban gizon bat. Jerusalemen nengoala, judeguen abadeburuak
eta zaharrak etorri jatazan, haren aurka zigor-epai eske. Nik erantzun neutsen
erromatarren artean ez dala ohitura inor errudun jotzea, lehenengo haren
salatzaileekin aurrez aurre hizketatu barik, eta leporatzen jakonaz
defendatzeko aukera emon barik.
Beraz, nigaz etorri ziran Zesareara, eta,
biharamonean, bat be luzapenik barik, auzi-mahaian jesarri nintzan eta gizon ha
ekartzeko agindu neban. Baina salatzaileak aurkeztu ziranean, ez eutsoen nik
uste neban salaketarik bat be egin. Euren erlijinoari buruzko gorabeherak baino
ez ebezan, eta hil dan eta Paulok bizi dala inoan Jesus dalako bati buruzkoak.
Nik ez nenkianez auzi hori nondik nora eroan,
Jerusalemera joan gura ete eban itaundu neutson, bertan epaitu egien. Baina
Paulok gora jo eban, auzia enperadore jaunak erabagi egiala eskatuz; beraz,
kartzelan eukitzeko agindu neban, enperadoreagana bialdu arte».
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 103 [102], 1-2. 11-12. 19-20 (R/. ik. 19a)
R/. Jaunak zeruan ezarri dau bere aulkia.
Edo: Aleluia.
V/. Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,
nire
barru osoak haren izen santua.
Bedeinkatu
begi nire arimak Jauna,
ez
bedi ahaztu haren mesedeaz. R/.
V/. Zelan zerua lurraren gainean garai,
halan
haren maitasuna begirune deutsoenentzat handi;
zelan
sortaldea sartaldetik urrun,
halan
ditu harek gure hobenak gugandik urruntzen. R/.
V/. Jaunak zeruan ezarri dau tronua,
haren
errege-aginteak dana dau menpean.
Bedeinkatu
egizue Jauna, haren aingeruok,
entzun
baizen laster
haren
esana egiten dozuen izaki indartsuok. R/.
Aleluia
Jn 14, 26
R/. Aleluia.
V/. Espiritu Santuak irakatsiko deutsue dana
eta
gogoratuazoko Nik esan deutsuedan guztia. R/.
Ebanjelioa
Janaritu egizuz nire bildotsak,
zaindu nire ardiak.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 21, 15-19
Jesusek, ikasleei agertu eta eurekin armozua
jan ostean, esan eutson Pedrori: «Simon, Joanen semea, honeek baino maiteago
nozu? Harek erantzun: Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana». Jesusek, orduan:
«Larratu nire bildotsak».
Bigarrenez itaundu eutson Jesusek: «Simon,
Joanen semea, maite nozu?» Harek erantzun: «Bai, Jauna, badakizu maite
zaitudana». Jesusek, orduan: «Jagon egizuz nire ardiak».
Hirugarrenez itaundu eutson Jesusek: «Simon,
Joanen semea, maite nozu benetan?» Pedro triste jarri zan maite ete eban
hirugarrenez itaundu eutsalako, eta erantzun eutson: «Jauna, Zuk dana dakizu;
Zuk badakizu maite zaitudana». Orduan, Jesusek esan eutson: «Larratu egizuz
nire ardiak. Bene-benetan dinotsut: Gazteago zinanean, zeuk lotzen zenduan
garrikoa eta gura zenduan lekura joaten zinan; zahartzaroan, ostera, zuk besoak
luzatu eta beste batek lotuko deutsu garrikoa eta gurako ez dozun lekura
eroango zaitu».
Holan, Jainkoari zelako heriotzaz aintza emongo
eutson adierazo eban Jesusek. Ondoren, esan eutson: «Jarraitu Niri».
Jaunak esana
IRUZKINA
Hiru gauza azpimarratu geikez gaurkoan:
1. Jesusek maitasunaz galdetzen deutso Pedrori; eta honek gurariaz erantzuten deutso (Maite nozu? Gura deutsut —esango geuke). Ez dihardue maitasun berberaz.
Oraindino urrats asko emon behar dauz Pedrok Jesusek nahi dauan lekuraino heltzeko.
Autortzen dau Jesus Jaun lez; baina Jesusen jauntasuna senideak zerbitzatzea dala ulertu/onartu behar dau.
2. Ardiak zaintzea eta larrara ataratea hareik bizi izan daitezan da, jaten emotea. Eta bizia emoten dauan jaki bakarra Jesus dala autortu behar dau. Haren antzera, Pedrok berak ere, bere senideak zerbitzatu eta hareen jaki izatea bilatu behar izango dau.
3. Jesusegaz bizikidetzan izan ondoren, nahikoa dakiala uste dau Pedrok. Baina beste hauxe autortu behar izango dau: dana dakiana Jesus dala…
Jesusek Pedro beste guztien gaingo ardurea emongo deutso; baina honek bete-beteko erantzuna emon behar izango deutso, arteragoko (arinagoko) ukapenak garbitzerainokoa.
Pazkoaldiko VII. zapatua
Goizeko Meza
I. Irakurgaia
Erroman gelditu
zan,
Jainkoaren
erreinua iragartzen.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 28, 16-20. 30-31
Erroman sartu ginanean, Paulori bere etxean
bizitzeko baimena emon eutsoen, gudari bat zaintzaile ebala.
Handik hiru egunera, Paulok judeguen
buruzagiei dei egin eutsen eta, hareek batzean, honan berba egin eutsen:
«Anaiok, ni, herriaren aurka edo geure asaben usadioen aurka ezertxu be egin
barik, preso egin eta erromatarren esku itzi ninduen Jerusalemen. Hareek,
galdeketa egin ondoren, askatu egin nahi izan ninduen, ez eusten-eta heriotza
merezi ebanik ezer aurkitu.
Baina judeguek aurka urten ebelako,
enperadoreagana jo behar izan neban; neure herria ezertan salatzeko asmorik
barik, ostera. Horregaitik ikusi nahi izan zaituet eta zuekin hitz egin; izan
be, Israelen itxaropenagaitik naukie lotuta kate honeek».
Paulo urte bi bizi izan zan han bere kontura,
eta ikustera etorkiozan guztiak hartzen ebazan etxean. Jainkoaren erreinua
iragartzen eban eta Jesu Kristo Jaunari dagokiona irakasten adoretsu, bat be
eragozpenik barik.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 11 [10], 4. 5 eta 7 (R/. ik. 7b)
R/. Zuzenek ikusiko dabe, Jauna, zure aurpegia.
Edo: Aleluia.
V/. Jaunak tenpluan dau egoitza santua,
Jaunak
zeruan bere tronua;
begira-begira
dago munduari, gizakiak ditu aztertzen. R/
V/. Jaun zuzenak gaiztoa dau aztertzen,
indarkeriazalea
barru-barrutik dau gorrotatzen.
Zuzena
da-eta Jauna, zuzen jokatzea dau maite,
haren
aurpegia zuzenek ikusiko dabe. R/.
Aleluia
Ik. Jn 16, 7. 13
R/. Aleluia.
V/. Egiaren Espiritua bialduko deutsuet, dino
Jaunak;
harek
gidatuko zaitue egia beteraino. R/.
Ebanjelioa
Ikasle haxe da
gauza honeek idatzi dituana,
eta benetakoa
da haren testigantza.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 21, 20-25
Aldi haretan, Pedrok, bihurtu eta Jesusek
maite eban ikaslea ondoren etorrela ikusi eban, afarian, Jesusen bular gainean
jarririk, «Jauna, nor da salduko zaituana?» itaundu eutsona bera. Ha ikusi
ebanean, bada, Pedrok itaundu eutson Jesusi: «Jauna, eta hori zer?» Jesusek
erantzun eutson: «Ni bihurtu arte hori gelditzea gura badot, zuri zer? Zuk
jarraitu Niri».
Berba honeek zirala-eta, ha ikaslea hilko ez
zalako zurrumurrua sortu zan senideen artean. Jesusek, ostera, ez eutson esan
hilko ez zanik, beste hau baino: «Ni bihurtu arte hori gelditzea gura badot,
zuri zer?»
Dizipulu haxe da gauza guztion gainean
testigantza emoten dauana eta idatzi dituana, eta badakigu haren testigantza
egiazkoa dana.
Beste gauza asko be egin eban Jesusek. Guztiak
banan-banan batuko balira, nik uste, mundu osoan be ez liratekeela sartuko
idatzi leitekezan liburuak.
Jaunak esana
IRUZKINA
Apur bat arinago izan daben alkarrizketa sakonaren ondoren… hau? Zertaz arduratu behar dau Pedrok? Nork izan behar dau honek jarraitu behar dauan eredua? Joanen zerk emoten deutso buruko mina?... Edo zer da ebanjelioaren amaieran ebanjelariak emon edo argitu nahi dauana?
Badirudi apostoluon arteko lehentasuna egoala jokoan, eta Pedroren nagusitasuna azpimarratu nahi dauala.
Baina baita —Joanen bizitza luzea izan zala uste danez— horren inguruan zurru-murru asko ebizala-eta, harei erantzuna emon nahi deutsela ere.
Dana-dala, argi euki behar dauana (eta doguna) hauxe da: gure iraganak (lehenak) ez dauala baldintzatu behar gure etorkizuna (geroa). Ikasle biek dauke etorkizuna, batak huts egin izan badau ere, eta besteak ez.
Hori alde batetik. Baina bestetik beste hauxe: gure eredua Jesus baino ez dala. Harexengan jarri behar dogu gure adimen osoa, eta beragan aurkitu behar dogu guk (bakotxak) emon behareko neurria.
Arratsaldean, Pentekoste-bezperako Meza emongo da.